Madagaskarko ekialdeko itsaslasterra

Wikipedia, Entziklopedia askea

Madagaskarko ekialdeko itsaslasterra[1] Madagaskar ondoko itsaslaster bat da. Ez da nahastu behar Madagaskarko itsaslasterrarekin. 20° S paralelotik hegoalderantz higitzen da, Madagaskarko ekialdeko kostaldeko hegoaldeko muturreraino, eta, gero, Agulhasko itsaslasterra elikatzen du. Itsaslasterraren ibilbidean, zurrunbilo zikloniko eta antizikloniko handiak gertatzen dira. Itsaslasterrak goi-presioko gune bat sortzen du, eta Indiako montzoiari eragiten dio.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]