Hexagrama
Hexagrama erregularra | |
---|---|
![]() | |
Mota | Poligono erregularra |
Aldeak | 6 zuzenki |
Schläfli sinboloa | {6/2}, 2{3} edo {{3}} |
Simetria-taldea | D6 |
Barne-angelua | 60° |
Propietateak | Izar-poligonoa, ziklikoa, aldeberdina, isogonala |
Geometrian, hexagrama (antzinako grezierazko ἕξγραμμον hitzetik: "sei lerro") sei zuzenkirekin eraikitako izar-poligonoa da, sei puntako izar bat. Hexagrama erregularra bi hiruki aldeberdinekin eraikitzen da. Hexagramaren zuzenkiak elkartzean hexagono bat sortzen da barruan.
Hainbat kulturatan erabiltzen dute ikur gisa, zeinek bere esanahiarekin; adibidez, Judaismoan, Hinduismoan, Islamismoan eta Okultismoan.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) Weisstein, Eric W.: "Hexagram" MathWorld-en.
|