Higer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Higer
Hondarribia Cabo Higuer.jpg
Geografia
Koordenatuak43°23′24″N 1°47′46″W / 43.39°N 1.796°W / 43.39; -1.79643°23′24″N 1°47′46″W / 43.39°N 1.796°W / 43.39; -1.796
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaBidaso Beherea
UdalerriaHondarribia
Ur-gorputzaBizkaiko golkoa

Higer Gipuzkoako lurmutur bat da, Hondarribian kokatua, herrigunetik 4 kilometro iparraldera. Itsasargi garrantzitsua du. Lurmuturretik gertu dago Amuitz uhartea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiaren historiaren aztarnategi garrantzitsua da:

  • Goi Paleolitoko aztarnak aurkitu dira lurmuturrean.
  • Inguruetan, Jaizkibel mendiaren itsasertzeko hegalean 2003an egindako indusketetan, M. J. Iriartek eta A. Arrizabalagak giza hilobi bat aurkitu zuten, duela 8.300 urtekoa, Mesolitoko maskortegi batean.
  • Badian, erromatarren aztarnak aurkitu dira (Higerko brontzeak izenez ezagunak)

Ibilbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GR 11 ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «GR 11»

GR 11 ibilbidearen abiapuntua da. Ibilbide horrek Pirinioak zeharkatzen ditu mendebaldetik ekialdera —edo alderantziz, norberak egindako bidearen arabera—, betiere mendilerroaren hegoaldeko isurialdetik.

GR 121 ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Talaia ibilbidea» eta «GR 121»

Lurmutur honetatik Gipuzkoa osoari itzulingurua egiten dion GR 121 ibilbidea ere igarotzen da. Hain zuzen ere, ibilbide horretako zatia den eta Gipuzkoako kostaldea zeharkatzen duen Talaia ibilbidearen Hondarribia eta Pasai Donibane arteko etaparen abiapuntua edo helmuga da (norberak egindako bidearen arabera).

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]