Hirutako zeinutegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiru puntako kanpandorre» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Hirutako zeinutegia (zubereraz hirutako zeinütegia[1] edo hiru püntako zeinützülia[2]) edo hiru puntako ezkila-dorrea Zuberoako eta bere inguruko eliza zenbaitek duten kanpai-horma da, kanpandorreren funtzio bera duena eta izenak dioen bezala hiru punta dituena.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpandorre mota hau eraikitzen XVII. mendean hasi zen.

Hiru puntek erlijio katolikoaren Hirutasuna irudikatzen dutela esan dute ikertzaile batzuek[3]. Baina hori ez da uste zuzena, kalbarioa irudikatu nahi baitute. Horregatik hiru punten goialdean gurutzeak egon ohi dira; batzuetan puntak berdinak dira eta beste batzuetan erdialdekoa altuagoa da. Erdialdekoari "Kristoren pinakulua" deitzen zaio eta beste biei "lapurrenak"[4].

Geografikoki asko Zuberoan daude eta gainontzekoak ere auzolurretan, dela Euskal Herrian (Nafarroa Beherea) dela Okzitaniako Gaskoinian.

Hiru puntako kanpandorreen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osoa izan gabe, behean estilo honetako ezkila dorrea duten elizen zerrenda eskaintzen da.

Zuberoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Maule Gaineko Andere Dena Mariaren eliza, XIV. mendekoa. Erlijio Gerren garaietan 30 urtez katedrala izan zen.
  2. Berrauteko Donibaneko baseliza, hilerriaren erdian gordetzen dena.
  3. XVII. mendeko San Frantses lizeo pribatuko baseliza.

Nafarroa Beherean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okzitanian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desagertutakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lehuntze (Lapurdi): Prémontrés kongregazio katolikoaren abadetxeak zuberotar estiloko kanpandorrea izan zuen 1840tik 1986ra. 1839an tximista batek lehenago zegoena hondatu eta gero eraikia, bitxia zen Lapurdin halakoa topatzea eta 1986an lan batzuk egin behar zirela profitatuz herrialde honi dagokion estilokoa eraiki zuten.
  • Urdiñarbe (Zuberoa): XII. mendeko San Mixelek hiru puntako ezkila dorrea izan zuen baina erre egin zen.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuberoako elizen galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Allande Sokarros, Xiberoko xendak. 36 ebilaldi Eüskal Herrian, Zuberoako Herri Elkargoa, Maule-Lextarre, 2005. Ikus 26.or.
  2. Ziunta mahai-jokoa, Uhaitza, Mendikota, 1997.
  3. Philippe Veyrin: Les Basques, 241.or. Arthaud, 1975eko abenduaren 20a. ISBN 2-7003-0038-6.
  4. Églises à clocher trinitaire, Gilbert Desport, Ekaina, Donibane Lohizune, 111. zkia., 2009ko 3.a. Ikus 163-174.or.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hirutako zeinutegi Aldatu lotura Wikidatan