Horrela hitz egin zuen Zarathustrak
Horrela hitz egin zuen Zarathustrak | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1896 |
Estreinaldi-data | 1896ko azaroaren 27a |
Izenburua | Also sprach Zarathustra |
Jatorrizko herrialdea | Prusiako Erresuma |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | poema sinfonikoa |
Hizkuntza | hizkuntza edukirik gabea |
Egile-eskubideak | copyrightduna, jabetza publiko eta jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | Honela mintzatu zen Zaratustra |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Richard Strauss |
Horrela hitz egin zuen Zarathustrak (Also sprach Zarathustra) Richard Strauss konposatzaile alemaniarrak 1896. urtean idatzi zuen olerki sinfonikoa da, Friedrich Nietzsche filosofo eta idazle alemaniarraren izen bereko liburuan oinarriturik.
Stanley Kubrick
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stanley Kubrick zine zuzendari estatubatuarrak, olerki sinfoniko honen hasiera hartu zuen 2001, Espazioan Odisea Bat izeneko bere pelikularen sarrerako soinu bandaren zati izateko, Johann Strauss II.aren Danubio Urdinarekin batera.
Instrumentazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Piccoloa, hiru zehar txirula, hiru oboe, korno ingeles bat, hiru klarinete Mi eta Sian, klarinete baxu bat Sian, hiru fagot, sei korno Fan, lau tronpeta Don, hiru tronboi, bi tuba, tinbalak, danbor baxua, txindatak, kariloia, kanpaia Mi baxuan, organoa, bi harpa eta korden ahots askotako ez ohiko banaketa batentzako idatzitakoa da: (lau biolin sekzio, lau biola sekzio...)
Zatien izenburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Argitzea
- Mundutik haratagokoena
- Nahi Handiarena
- Poz eta Pasioena
- Hilobiaren kantua
- Zientziarena
- Gaixoa
- Dantzaren kantua
- Gaueko bidaiariaren kantua