Iñaki Petxarroman
Iñaki Petxarroman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lasarte-Oria, 1973ko uztailaren 1a (51 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea eta bertsolaria |
Enplegatzailea(k) | Berria |
Iñaki Petxarroman Gutierrez (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1973ko uztailaren 1a) gipuzkoar kazetari, idazle eta bertsolaria da.[1]
Euskal Herriko Unibertsitatean kazetaritzan lizentziaduna da. Egin eta Euskaldunon Egunkaria kazetetan egin zuen lan. Gaur egun Berria egunkarian egiten du lan kazetari eta zuzendariorde.
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nafarroa, iragana eta geroa (Txalaparta, 2000, ISBN 9788481361711)
- Katearen begiak (Txalaparta, 2003, ISBN 9788481362756)
- Begirada bat Kubari (Elkar, 2007, ISBN 9788497834568)
- Lurra, zorua bailitzan (Txalaparta, 2011, ISBN 9788481366075)
- Su haietatik ke hauek. Gipuzkoa: errausketatik zero zaborrerantz (Txalaparta, 2012, ISBN 9788415313434)
- Kearen fiordoa (Elkar, 2015, ISBN 9788490274033) eleberria.[2][3]
- Ezezagunerako bidaia. Mundua, klima eta ekologia krisian (Elkar, Berria, Jakin, 2020, ISBN 9788413600659)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023an Euskal Kazetaritza Saria jaso zuen Bilbon Ingurumen Kazetaritza atalean, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak emanda. Epaimahaiak esanda, urteetan ingurumenaren alorrean egindako lanagatik eman zioten saria; ekologiari lotutako gaiak jorratzen hasi zen Euskaldunon Egunkaria-n eta Berrian segitu zuen gero horretan. Bai herri-mugimenduaren ikuspegiaz bai instituzioen jarreraz informatu zuelako zintzotasun subjektiboa eta zorroztasuna saritu zuten. Sari horretako beste sarituak hauek izan ziren: Silvia Intxaurrondo, Euskal Kazetariak kategorian; Jordi Évole, Adierazpen Askatasunaren José María Portell Saria kategorian; Martxelo Otamendi Ibilbide Profesionalaren atalean, Bizitza osoa «euskararen eta euskarazko kazetaritzaren» alde egiteagatik eman zioten, Egunkaria eta Berria egunkarietako zuzendari ohi gisa, eta Espainiako prentsa idatziaren zuzendarien dekanoa izateagatik; EITBren Primeran plataforma, Kazetaritza Digitala saria; Iñaki Petxarroman, Ingurumen Kazetaritza atalean; Marivi Ibarrola, Fotoperiodismo sariarekin; eta Cadena SER-Radio Bilbao, 90. urteurrenean, Pertsonaia edo Erakunde Soziala kategorian.[4][5][6][7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Xenpelar Dokumentazio Zentroa. Iñaki Petxarromanen biografia BDB Bertsolaritzaren Datu Basean. (Noiz kontsultatua: 2018ko urtarrilaren 1a).
- ↑ Etxaniz, Xabier. (2016-02-28). Baleazaleak arriskuan Xabier Etxaniz Erle / Kearen fiordoa / Iñaki Petxarroman / Elkar, 2015 / Kritiken hemeroteka » Baleazaleak arriskuan. Argia (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ Rojo, Javier. (2016-02-27). Kearen fiordoa / Iñaki Petxarroman / Elkar, 2015 / Kritiken hemeroteka » Nobela historikoa,. El Diario Vasco, (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Mujika, Jon. (2023-11-09). «La Asociación y el Colegio Vasco de Periodistas entrega los premios del Periodismo Vasco 2023» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ «PRIMERAN plataformak Kazetaritza Digitala saria jasoko du 2023ko Euskal Kazetaritza Sarietan» EITB 2023-10-19 (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ Vieira Gil, Iraia. (2023-10-09). «Kazetari zorroztasuna aitortu diete Otamendiri eta Petxarromani» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) EFE, NTM /. (2023-11-08). «El periodismo vasco premia el trabajo de Silvia Intxaurrondo y Jordi Évole» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iñaki Petxarrromanek Berria egunkarian idatzitako artikuluen zerrenda (1.300 baino gehiago)
- Iñaki Petxarrromanek Euskaldun Egunkarian idatzitako artikuluen zerrenda (845 artikulu)
- Iñaki Petxarroman idazlea literaturan zubitegian (armiarma.eus)