I haplotalde

Wikipedia, Entziklopedia askea
I haplotaldearen hedapen mapa

I haplotaldea (M170) Y kromosomaren giza-haplotaldeetako bat da. J haplotaldetik hurbil dago, eta Europako populazioaren bosten batek eramaten du, gutxi gorabehera, batez ere Balkanetan, Eskandinavian eta Sardinian. Bosnian eta Herzegovinan ikusten da maizen. Europa osoan zabalduta dago, eta maiztasun txikiagoetan dago Ekialde Hurbilean, Kaukasian, iparraldeko Afrikan eta erdialdeko Siberian.

M170/PF3715, PF3809 eta 197 beste polimorfismoek definitzen dute, duten antzinatasunagatik. Lehenago L41, M258, P19-1, P38, U179 eta beste markatzaile batzuk esleitu ziren.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baliteke Asia Txikian sortu izana; izan ere, Anatolian aurkitu zen aniztasun handiena: I*, I1*, I2*, I2a (L460) eta I2c (L596).

Haplotalde horrek 43.000 urte inguruko antzinatasuna izango luke,[1] eta Balkanetako eskualdean edo Itsaso Beltzeko iparraldeko kostaldean ere sortu zela uste dute. Eskualde horiek Europako giza populazioaren babeslekuetako bat izan ziren azken glaziar gorenean (Azken glaziazioa), eta ziur asko duela 23.000-28.000 urte garatutako Gravette kultura paneuroparrarekin lotuta dago.[2] Garai honen ondoren, haplotalde honen eramaileek iparraldeko lurrak birkolonizatu zituzten.

I. haplotaldea J haplotaldearekin (gaur egun Kaukasoko iparraldeko populazioaren eta semiten artean ohikoena dena) ahaidetuta dago, eta IJ haplotaldearen (S2, S22) bi mutazio komunak ditu.

Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiztasun handienak Europari dagozkio: Herzegovina ( % 64-71), Bosnia ( % 42-54)[3], Arkhangelsk (europar Errusia), % 50, Kroazia ( % 48), Sardinia ( % 42), Norvegia ( % 40), Suedia ( % 40), Danimarka ( % 39), Eslovenia ( % 38), Serbia ( % 49) eta errusiar kosakoak ( % 23).

Kaukasian % 58 Dagestango dargindarrengan aurkitu zen, % 33 Abkhazian eta % 32 Ardonen (Ipar Osetia). Ekialde Hurbilean Teheranen % 34 aurkitu zen. Hala ere, beste iturri batzuek askoz emaitza txikiagoak ematen dizkiete herri horiei.

Maiztasun txikiak aurkitu ziren iparraldeko Afrikan. Afrikan Sudan nabarmentzen da, non % 5 nubiar eta arabiarrengan aurkitu zuten.[4]

Siberian oso hedatuta dago bertako populazioan, baina maiztasun baxuetan, bereziki turkiar[5] eta tungusengan.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Y full.I tree YTree v9.02.00 2021 YFull
  2. Semino et al.. (2000). «The Genetic Legacy of Paleolithic Homo sapiens sapiens in Extant Europeans: A Y Chromosome Perspective» Science 290: 1155–59. PMID 11073453..
  3. Marijana Pericic et al 2005, High-Resolution Phylogenetic Analysis of Southeastern Europe Traces Major Episodes of Paternal Gene Flow Among Slavic Populations
  4. Hisham Y. Hassan et al 2008. "Y-Chromosome Variation Among Sudanese: Restricted Gene Flow, Concordance With Language, Geography, and History"
  5. Miroslava Derenko et al 2005, Contrasting patterns of Y-chromosome variation in South Siberian populations from Baikal and Altai-Sayan regions
  6. Tambets, Kristiina et al 2004, The Western and Eastern Roots of the Saami—the Story of Genetic “Outliers” Told by Mitochondrial DNA and Y Chromosomes

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Genetika Artikulu hau genetikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.