Iban Mayo

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Iban Mayo
Iban Mayo
Informazio pertsonala
Izena Iban Mayo Diez
Ezizena Arratiako Printzea
Jaiotza data 1977ko abuztuaren 19a (39 urte)
Jaiotza herria Igorre
Jaiotza herrialdea Bizkaia
Altuera 1.76 m
Pisua 65 kg
Kirol informazioa
Egungo taldea erretiratua
Modalitatea errepidea
Rola eskalatzailea
Trebetasuna Mendiko etapak
Profesional taldea(k)
2000-2006
2007
Euskaltel-Euskadi
Saunier Duval-Prodir
Garaipen nagusiak
Frantziako Tourra: etapa 1
Italiako Giroa: etapa 1
Euskal Herriko Itzulia
Dauphiné Libéré

Iban Mayo Diez (Igorre, Bizkaia, 1977ko abuztuaren 19a) txirrindularia da. 2000. urtean hasi zuen profesional mailako ibilbidea, Euskaltel-Euskadi taldean.

2007ko Frantziako Tourrean EPO kontsumitzeagatik positibo eman zuen analisi batean, urte bereko urriaren 22an argitaratutako kontranalisiaren emaitzak ezeztatu zuen arren.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debut profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000 urtean egin zuen debuta Euskaltel-Euskadi taldearekin.

Progresioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001: lehen garaipenak Frantzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001. urtean, nahiz eta Frantziako Tourra lehiatu zuen taldetik kanpora geratu zen, oso denboraldi azpimarragarria burutu zuen, bere lehen garaipen profesionalak eskuratuz eta igotzaile bezala zituen dohaiak erakutsiz. Ekainean, Dauphiné Libéré lasterketan etapa bat lortu zuen, Tourraren atarian ospatzen den Alpeetako lasterketa ospetsuan. Era berean, Midi Libreko saikapen nagusia eta Alpeetako klasikoa ere bereganatu zituen. Denboraldi amaieran hamaikagarren sailkatu zen Espainiako Itzulian.

2002: Espainiako Itzulian bostgarren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002. urtean, nahiz eta ez zuen garaipenik lortzerik izan, 5. postuan sailkatu zen Espainiako Itzulian, itzuli handietarako gizona ere izan zitekeela erakutsiz.

Euskalteleko liderra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003: Euskal Herriko Itzulia eta Alpe d'Huez-eko garaipena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003. urtean bere txirrindularitzaren mailarik gorenera jauzia eman zuen, eta urte hau bere profesional ibilbide osoko urterik onena ere izan zela esan daiteke. Urte hasieran, apirilean, etxeko lasterketa irabazi zuen, Euskal Herriko Itzulia. Gainera, lasterketa honetan 3 etapa ere lortu zituen: atariko etapa Legazpin eta azken etapako bi sekotreak Hondarribian. Ondoren, bi asteren buruan, 2 sailatu zen egutegiko egun bateko lasterketarik garrantzistuenetako batean, Liège-Bastogne-Liège, Tyler Hamilton estatubatuarraren atzetik. Denboraldiko bigarren zatia era ezinhobean hasi zuen, Dauphine Libereko aitzin etapa eta 4. etapa bereganatuz, Frantziako Tourrera sasoi paregabean iristiko zela erakutsiz.

2003ko uztailean Frantziako Tourrean, bere kirol bizitzako mailarik onena eskaini zuen eta , Haimar Zubeldiarekin batera, Euskaltel Euskadi taldearen historiako pasarte gogoangarrienetako bat idatzi zuen Frantziako errepideetan. 8. etapan, Alpe d'Huez mendate mitikoan, garaipena lortu zuen Lance Armstrong handiaren aurretik [1], eta Pirinioetan euskal zalegoaren aurrean jarrera erasokor bat erakutsi ondoren, 6. postua erdietsi zuen azken sailkapenean, Haimar Zubeldia taldekidea 5. izan zelarik. Gainera, kontaun hartzekoa da Mayok erlojupekoetan galdu zuen denbora pila, mendateetan Armstrongen pare parean ibili baitzen, batuzetan hari ere nagusituz.

2004: Dauphineko garipena eta Tourreko porrota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004. urteak bi zati oso ezberdin izan zituen Iban Mayorentzat. Denboraldiaren lehenengo erdia ikaragarria egin zuen eta garaipenak pilatu zituen han eta hemen. Alcobendasko Klasika, Narancoko Igoera eta Asturiasko Itzulia irabazi ondoren, Dauphiné Libéréko irteeran arukeztu zen, Frantziako Tourrerako prestaketarako azken lasterketa. Hilabete beranduago Tourrean izango zituen hainbat aurkariren aurrean, Lance Armstrong besteak beste, Mayok sekulako sasoia erakutsi zuen eta sailkapen nagusiaz gain bi etapa bereganatu zituen, haietako bat Mont Ventoux mendate mitikora eginiko kronoigoera, mendate horretako denbora marka errekorda ezarriz.

Gauzak horrela, hedabideek Lance Armstrongen aurkari nagusitzat izendatu zuten Iban Mayo, baina gauzak goiz okertu ziren arratiarrarentzat Tourrean. Lehengo astean denbora asko galdu zuen Flandriako harbidean eroriko bat izan ondoren, eta ondorengo etapetan jasan zuen mononukleosi batengatik, erorikoak uzti zizkion ondorioekin batera, lasterketa utzi behar izan ziren hura Pirinioetara heldu aurretik.

2005: garaipenik gabeko urtea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005. urtea urte makala izan zen Ibanentzat, oraindik jasandako lesioaren aztarnek ez ziotelako bere mailarik onena ematen utzi. Tourra 60. postuan amaitu zuen eta Espainiako Itzulian erretiratu egin zen, denboraldia garaipenik gabe bukatuz.

2006: dezepzio berri bat eta Euskalteleko agurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte hau Mayok Euskaltelen burutu zuen azkeneko urtea izan zen. Denboraldiko lehen zatian bere mailara itzultzeko gai izan en zen arren, Tourraren atarian, Dauphinén, bere urterik onenetako mailara itzuli zelaren irudia eman zuen. Etapa bat irabazi zuen eta beste batean 2. egin zuen, Izoard bezalako mendateetan gora erakustaldiak emanez.

Beraz, Frantziako Tourrera ilusioak berrituta iritsi zen, eta 3. etapan agerraldi polit bat burutu zuen Valkengburgera bidean. Hala ere, lehenengo erlojupeko luzean denbora galdu zuen, eta Pirinioetako etapa nagusian lehenengo mendatean, Tourmaleten, pelotoitik atzeratuta geratu zen. Kilometro batzuk beranduago hanka lurrera bota eta lasterketa utzi zuen.[2] Tourraren ostean berpizkunde txiki bat izan zuen eta Urkiolako Igoera eta Burgosko Itzulia kateatu zituen, baina guzti hau ezerezean geratu zen Espainiako Itzulian, ez baitzuen bere mailarik eman eta 35. postuan sailkatu zen. Denoraldi bukaeran tirabirak izan zituen Euskalteleko zuzendaritzarekin eta taldea uzte erabaki zuen, Saunier Duval-Prodir taldearekin fitxatuz.

Talde aldaketa: Saunier Duval[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giroko etapa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea ondo hasi zen berarentzat talde berrian, maiatzean Italiako Giroko 19.etapa irabazi baitzuen, Comano Termen,[3] ihesaldi batean Alberto Losada espainiarrari nagusituz.

Dopajea eta zigorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Positiboa EPOarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailean, Frantziako Tourra lehiatu ostean, zeinetan ez zuen nabarmentzeko emaitzik lortu, 16. postuan sailkatuz, UCIk txirrindulariak lasterketa horretan positiboa eman zuela plazaratu zuen, EPO kontsumitzeagatik.

UCIaren aurkako borroka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mayok kontraanalisia eskatu zuen, baina Châtenay-Malabryko laborategia oporrengatik itxita zegoenez, bere B froga Ganteko laborategi batean aztertu zuten, hura irakurtezina zela adieraziz. Hala ere, UCIk bigarren iritsi bat eskatu zuen eta Sidneyko laborategi batean beste kontraanalisi bat egin zioten, aurreko emaitza bera jasoz. Geroago, abenduan, jakin zen Châtenay-Malabryko laborategian egindako frogek positiboa baieztatzen zuela. Hala ere, Espainiako Txirrindularitza Federazioak errugabetzan jo zuen txirrindularia, prozesuan emandako irregulartasunengatik, eta korritzeko baimena eman zion.

TAS: bi urteko zigorra eta agurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UCIk, ordea, helegitea aurkeztu zuen TASen, eta honek arrazoia eman zion UCIri 2008ko abuztuaren hamabian, txirrindularia 2 urterako zigortuz, 2007ko uztailaren 31tik hasita. Erabaki honek, gainera, ez zuen helegiterik aurkezteko aukerarik ematen. Erabaki honen ondorioz, Mayok txirrindularitza profesionala uztea erabaki zuen.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emaitzak Itzuli Handietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carrera 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
Italiako Giroa - - - - - - - 38.º
Frantziako Tourra - - 88.º 6.º Err. 60.º Err. 16.º
Espainiako Vuelta - 11.º 5.º - - Err. 35.º -
Txirrindularitzako Munduko Txapelketak - - - - - - - -

-: ez du parte hartu
Err: lasterketatik erretiratu da

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iban Mayo Aldatu lotura Wikidatan