Il Gattopardo (filma)
Il Gattopardo (euskaraz serbal) 1963ko Luchino Visconti italiar zinema zuzendariaren filma bat da. Giuseppe Tomasi di Lampedusa idazlearen izen berdineko Il Gattopardo eleberrian oinarritua dago Italiaren Bateratzea jazo zen garaian girotua dago. Canneseko Zinemaldian Urrezko Palma irabazi zuen.
Film honetan, nazioartean aski ospetsuak ziren aktore ugarik parte hartu zuten, tartean Burt Lancaster estatubatuarra, Alain Delon frantsesa baita Claudia Cardinale eta Mario Girotti (Terence Hill) iitaliarrak.
Film luze hau hainbat bertsiotan banatu da. Lehen bertsioak 205 minutu irauten zuen, baina luzeegitzat hartu zen eta Viscontik 185 minutura murriztu zuen. Bertsio hori hartu ohi da erreferentzia gisa. Ingelesezko bertsioak (20th Century Fox-ek argitaratua) 161 minutu irauten du, eta Espainiakoak 151 minutu.
Film hau hirurogeiko hamarkadako Europako zinemaren lan garrantzitsuenetakotzat hartu da, baita Luchino Visconti zuzendariaren lan garrantzitsuenetakotzat ere. 1963ko martxoaren 28an estreinatu zen Italian.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garibaldi eta bere gudarostearen Siziliako inbasioak Fabrizio Salina printzea eta bere familia ustekabean harrapatzen ditu. Ondorioz, Donnafugatta herrian dagoen familiaren udaldeko etxaldean babes hartzen dute.
Iruzkina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berreraketa historiko zehatz, estetiko eta freskoaren bidez, Viscontik alferrikako nostalgiarik gabe aztertzen du mundu feudalaren eta landa-munduaren mutazioa gizarte moderno eta errepublikano baterantz.
Viscontik hauxe dio: «Lampedusa idazlearen ikuspuntua gehitzen dut, eta esan dezagun haren pertsonaiarena ere, Fabrizio printzearena. Salina printzearen ezkortasunak ordena baten erorketa deitoratzera eramaten du pertsonaia; izan ere, geldirik egon arren, ordena zen beti. Baina gure ezkortasunak, borondateaz kargatu egiten da, eta ordena feudal eta borboitarra deitoratu beharrean, ordena berri bat ezartzera darama.»
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmaren inguruan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Italiar aristokraziaren erorketa deskribatzen du filmak, eta dantzaren eszenak (45 minutu irauten du) ematen du horren gakoa. Palazzo Valguarnera-Gangi, Palermo. Film honen koreografia Alberto Testa-k egin zuen. IV. or. 1053/54. (ISBN 84-7291-226-4)[1]
- Fabrizio printzearen pertsonaiaren idazketan buru-belarri sartuta, Viscontik Burt Lancaster aktore amerikarra aukeratu zuen hura irudikatzeko. Harrituta utzi zituen lankideak, baina ondo atera zitzaion apustua. Osmosia Viscontiren beste paper batean errepikatuko da: Konfidentziak.
- Italiako bertsioan beste aktore batek itzuli du italierara Burt Lancaster (ingelesez grabatzen zuen). Ingelesezko bertsioak, aldi berean sortua, Lancaster-en jatorrizko ahotsa du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gran enciclopedia de la música clásica.. Sarpe 1980 ISBN 84-7291-226-4. PMC 803180760. (Noiz kontsultatua: 2021-05-01).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Il Gattopardo" filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1963ko filmak
- Luchino Viscontik zuzendutako filmak
- Suso Cecchi D'Amicok idatzitako filmak
- Enrico Mediolik idatzitako filmak
- Massimo Franciosak idatzitako filmak
- Luchino Viscontik idatzitako filmak
- Burt Lancasterrek antzeztutako filmak
- Claudia Cardinalek antzeztutako filmak
- Alain Delonek antzeztutako filmak
- Paolo Stoppak antzeztutako filmak
- Rina Morellik antzeztutako filmak
- Romolo Vallik antzeztutako filmak
- Terence Hillek antzeztutako filmak
- Pierre Clémentik antzeztutako filmak
- Giuliano Gemmak antzeztutako filmak
- Ida Gallik antzeztutako filmak
- Ottavia Piccolok antzeztutako filmak
- Marino Maséek antzeztutako filmak
- Tina Lattanzik antzeztutako filmak
- Ernesto Almirantek antzeztutako filmak
- Marcella Rovenak antzeztutako filmak
- Vittorio Dusek antzeztutako filmak
- Olimpia Cavallik antzeztutako filmak
- Ivo Garranik antzeztutako filmak
- Serge Reggianik antzeztutako filmak
- Maurizio Merlik antzeztutako filmak
- Marie Bellek antzeztutako filmak
- Goffredo Lombardok ekoitzitako filmak
- Titanusek ekoitzitako filmak
- Italiako filmak
- Frantziako filmak
- Ezkontzei buruzko filmak
- Urrezko Palma irabazi duten filmak
- Sizilian girotutako filmak