Imanol Hariñordoki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Imanol Hariñordoki
BO-MHRC hari.jpg
Bizitza
Jaiotza Baiona1980ko otsailaren  20a (38 urte)
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Talde etnikoa euskalduna
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak hamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Section Paloise1999-2004
Biarritz Olympique2004-2014
Stade Toulousain2014-2016
Frantziako errugbi selekzioa2002-2012
82
65
 
Posizio edo espezialitatea hirugarren lerroko hegala
hirugarren lerroko erdikoa
Pisua 110 kilogramo
Altuera 192 zentimetro

Imanol Hariñordoki (Baiona, 1980ko otsailaren 20a) lapurtar errugbi jokalari profesional ohia da, hirugarren lerroan jokatzen zuena. Section Paloise (1999-2004), Biarritz Olympique (2004-2014) eta Stade Toulousain (2014-2016) taldeetan aritu zen. Frantziako errugbi selekzioarekin 82 partida jokatu zituen 2002-2012 bitartean. Frantziako selekzioko eta mundu mailako errugbiko ikur izan zen. 2000ko hamarkadan, munduko hirugarren lerroko onenen zerrendan bere lekua egin zuen, Lawrence Dallaglio, George Smith, Richie McCaw eta Joe van Niekerkerekin batera.[1]

Bi aldiz irabazi zuen Frantziako txapelketa (2005, 2006), eta lau aldiz Sei Nazioen Txapelketa (2002, 2004, 2007, 2010), hiru Grand Slam (2002, 2004, 2010) barne. 2011ko Munduko Errugbi Txapelketan bigarren postua erdietsi zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donibane Garazin igaro zituen haurtzaroa eta gaztaroa. Hamalau urterekin hasi zen errugbian aritzen, arauak jakin gabe.[2] US Garaziko juniorrekin Frantziako txapeldun atera zen. 1999an egin zuen debuta errugbi profesionalean, Paueko Section Paloise taldean. 2004an iritsi zen Biarritz Olympiquera. Serge Betsen eta Thomas Lièvremontekin batera, Top14ko hirugarren lerro onenaren parte izan zen eta, bere bi taldekideek taldea utzi eta gero, Biarritzeren lider eta ikur bakar bilakatu zen.[1]

Lapurdiko taldearekin Top14a bi aldiz irabazi zuen, eta 2012an European Challenge Cupa ere. Europako kopa handiak, Heineken kopak, bi aldiz ihes egin zion, ordea, 2006an eta 2010ean. Luzaz, taldeko beste lider batzuen gibelean gordeta egon zen. Jean-Michel Gonzalez, Serge Betsen, Thomas Lievremont, Jerome Thion… anitz ziren jokalari handiak, Biarritz handi hartan. Azken sasoietan, baina, aldagelan gero eta garrantzi handiagoa hartu zuen, eta taldeko kapitain bihurtu zen. Belaunarekin lanak izan zituen, eta 2014an errugbia uztekotan egon zen, Biarritz Olympique Bigarren Mailara jaistearekin batera. Baina orduan Stade Toulousain handiaren deia etorri zen, eta jarraitzea erabaki zuen. Beste bi urtez oso maila ona eman ondoren, 2016an hartu zuen erretiroa.[1]

Euskal Herrian bakarrik ez, mundu osoan ere ospetsu egin zen Hariñordoki. Bernard Laporte hautatzailearen eskutik, Frantziako selekzioko ateak ireki zitzaizkion 2002an, eta bide oparoa egin zuen. Orotara hiru Munduko Kopa jokatu zituen, eta aldi oro selekzioko oinarrizko jokalaria izan zen. 2003an ospea hartu zuen nazioartean, Munduko Kopan bikain aritu eta gero. 2011n Ingalaterraren aurka finalerdian jokatutako partida handiak bikain itxi zuen bere nazioarteko ibilbidea. Sei Nazioen Txapelketan ere, aurkari kutunenak Irlanda eta Ingalaterra izan zituen. 82 aldiz aritu zen Frantziarekin, eta 65 puntu sartu zituen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biarritz Olympique[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c   Zabaleta, Eneritz Bizilegea da Berria egunkaria, 2016ko maiatzak 24, CC BY-SA 4.0, berria.eus https://www.berria.eus/paperekoa/1817/029/001/2016-05-24/bizilegea_da.htm. Noiz kontsultatua: 2010-11-15 .
  2.   Marchon, Hervé Côté fermé, côté ouvert Libération egunkaria, 2006ko maiatzak 19, liberation.fr https://www.liberation.fr/portrait/2006/05/19/cote-ferme-cote-ouvert_39809. Noiz kontsultatua: 2010-11-15 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Imanol Hariñordoki Aldatu lotura Wikidatan