Edukira joan

Indiaren izenak haren hizkuntza ofizialetan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Indiaren izen ofiziala Indiako Errepublika (hindiz: भारत गणराज्यBhārat Gaṇarājya, ingelesez: Republic of India) da. Indiako Konstituzioaren 343. artikuluak dio herrialdeko hizkuntza ofizial bakarra hindia dela (devanagari idazkeran), eta ingelesa erabiltzen jarraitzen duela Konstituzioa ezarri aurretik erabili zen helburu ofizial guztietan[1]. Gainera, Konstituzioaren 345.etik 347.era bitarteko artikuluen arabera, Indiako estatu bakoitzak estatu horretan hitz egiten diren hizkuntzak ezar ditzake ofizial gisa. Gaur egun, 22 hizkuntzek estatuko hizkuntza ofizial deritzon estatusa dute.

2023ko irailean, Narendra Modiren gobernua Indiaren izena aldatzeko aukera eztabaidatzen hasi zen, Bharat bihurtzeko[2].

Hurrengo tauletan Indiaren izenak agertzen dira haren hizkuntza ofizialetan, baita haren estatuetako hizkuntza ofizialetan ere. Hindizko inskripzioak erromanizatzeko Hunter sistema erabiliz ematen da, Indiako Gobernuak ofizialki erabiltzen duena.

Herrialde osoko hizkuntzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hizkuntza Izen laburra Izen laburraren transliterazioa Izen osoa Izen osoaren transliterazioa
Hindia भारत Bhārat भारत गणराज्य Bhārat Gaṇrājya
Ingelesa India Republic of India

Estatuetako hizkuntzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hizkuntza Izen laburra Izen laburraren transliterazioa Izen osoa Izen osoaren transliterazioa
Assamera ভাৰত Bhārôt ভাৰত গণৰাজ্য Bhārôt Gônôrāzyô
Bengalera ভারত Bhārot ভারতীয় প্রজাতন্ত্র Bhārotiyo Projātôntro
Bodoera भारत Bhārôt भारत गणराज्य Bhārôt Gônôrājyô
Dogri भारत Bhārat भारत गणराज्य Bhārat Ganrājya
Gujaratera ભારત Bhārat ભારતીય ગણતંત્ર Bhārtiya Gaṇtāntrā
Kannada ಭಾರತ Bhārata ಭಾರತ ಗಣರಾಜ್ಯ Bhārata Gaṇarājya
Kaxmirera ہِندوستان Hindōstān جۆمہوٗرِیَہ ہِندوستان Jomhūriyā Hindōstān
Konkanera भारत Bharot भारत गणराज्य Bhārat Gaṇrājya
Maithiliera भारत Bhārat भारत गणराज्य Bhārat Gaṇarājya
Malabarera ഭാരതം Bhāratam ഭാരതമഹാരാജ്യം Bhāratamahārājyaṁ
Manipurera ভারত Bharôt ভারত গণরাজ্য Bharôt Gôṇôrajyô
Marathera भारत Bhārat भारतीय प्रजासत्ताक Bhārtīya Prajāsattāk
Nepalera भारत Bhārat गणतन्त्र भारत Gaṇatantra Bhārat
Odia ଭାରତ Bhārata ଭାରତ ଗଣରାଜ୍ୟ Bhārata Gaṇarājya
Punjabera ਭਾਰਤ Bhārat ਭਾਰਤ ਗਣਰਾਜ Bhārat Gaṇrāj
Sanskritoa भारतम् Bhāratam भारतमहाराज्यम् Bhāratamahārājyam
Santalia ᱥᱤᱧᱚᱛ Siñôt ᱥᱤᱧᱚᱛ ᱨᱮᱱᱟᱜ ᱟᱹᱯᱱᱟᱹᱛ Siñôt Renāg Ăpnăt
Sindhia भारत Bhārat भारत गणतन्त्र Bhārat Gaṇtantra
Tamilera இந்தியா Intiyā இந்தியக் குடியரசு Intiyak kuṭiyaracu
Telugua భారతదేశం Bhāratadeśaṁ భారత గణతంత్ర రాజ్యము Bhāratha Gaṇathanthra Rājyamu
Urdua ہندوستان Hindustān جمہوریہ ہندوستان Jamhūriyā Hindustān

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) The Constitution of India. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-04-02) (Noiz kontsultatua: 2023-09-18).
  2. Lartzanguren, Edu. «Aldatuko al du Indiak bere izena, 'Bharat' bihurtzeko?» Berria 2023-09-18 (Noiz kontsultatua: 2023-09-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]