Iraia Iparragirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iraia Iparragirre

Bizitza
JaiotzaLasarte-Oria1995eko uztailaren 9a (28 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Sociedad /
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Altuera1,68±0,001 metro

Iraia Iparragirre Argandoña (Lasarte-Oria, 1995eko uztailaren 9a) gipuzkoar futbolaria da, atzelari jokatzen duena. Gaur egun Espainiako Emakumezkoen Futbol Ligaren Lehen Mailan aritzen den Real Sociedad futbol-taldean jokatzen du. 2 dortsala darama.[1]

Fisioterapia ikasten hasi da 2019-2020 ikasturtean.[2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klubak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Urtea
Ostadar SKT 20102011
Añorga KKE 20112015
Real Sociedad 2015 -


Iraiak kirol-ibilbidea Ostadar SKT-n hasi zuen. Bertan denboraldi bat egin ostean, 2011n, Añorga KKE taldeak fitxatu zuen, lehen taldean jokatzeko. 4 urtez lehiatu zuen han.

Reala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean Realak fitxatu zuen; honela, lehen mailan jokatzeko saltoa eman zuelarik.[3]

2019ko Maiatzaren 11n, klubarekin Erregina Kopa titulua lortu zuen Granadan, Nuevo Los Cármenes estadioan. Aurkaria Atletico Madril izan zen eta Reala suertatu zen garaile, 2-1 emaitzarekin.[4]

Abuztuan, Euskal Herriko Kopa lortu zuen Azpeitian, Athleticen aurka 3-0 irabazi ostean.[5]

2020ko Otsailan, lehenengo Espainiako emakumezkoen Superkopa jokatu zuen Salamancan. Finalerdietan Levante gailendu eta finala Bartzelonaren aurka galdu ostean, txapeldunorde geratu zen.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Iraia Iparraguirreren fitxa. .
  2. Gascon, Ainara Arratibel. ««Arriskuak neurtuta liga amaitzearen alde nengoen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  3. (Gaztelaniaz) Realak Iraia fitxatu du. .
  4. Erregina Kopako txapeldunak. .
  5. Euskal Herriko Kopako txapeldunak. .
  6. Gascon, Ainara Arratibel. «Urrezko Danborra Realeko futbol eta hockey taldeentzat» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  7. «Realaren ereserkia ozen abestu dute Realeko neskek» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]