Isaiah Berlin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isaiah Berlin
IsaiahBerlin1983.jpg
Bizitza
JaiotzaRiga1909ko ekainaren 6a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaAcland Hospital (en) Itzuli eta Oxford1997ko azaroaren 5a (88 urte)
Hobiratze lekuaWolvercoteko hilerria
Hezkuntza
HeziketaCorpus Christi College (en) Itzuli
St Paul's School (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Michael Sandel (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)Geoffrey Midgley (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, historialaria, unibertsitateko irakaslea, diplomazialaria eta historian of ideas (en) Itzuli
Lantokia(k)Oxford
Enplegatzailea(k)Oxfordeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
InfluentziakRobin George Collingwood eta Raymond Aron
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Britainiar Akademia
Genero artistikoaliberalismoa

IMDB: nm2114984 Find a Grave: 12319292 Edit the value on Wikidata

Sir Isaiah Berlin (Riga, Errusiar Inperioa, 1909ko ekainaren 6a - Oxford, Ingalaterra, 1997ko azaroaren 5a) britainiar filosofoa izan zen, jatorriz letoniarra. Etika, liberalismoa eta pentsamenduaren historia ikertu zituen batez ere. Oxfordeko Unibertsitateko Teoria Sozial eta Politikoaren saileko katedraduna, Oxfordeko Wolfson College-ko zuzendari eta Akademia Britainiarreko lehendakari izan zen, besteak beste. Teoria liberal modernoa aztertu zuen, eta garrantzi handiko ekarpenak egin zizkion arlo horretan filosofia politikoari. Four Essays on Liberty (1969, Askatasunari buruzko lau saiakera) eta Against the Current (1979, Gaur egungoaren kontra) dira Berlinen obra nagusiak. Gainera, pentsalari handi asko ikertu zituen, hala nola Johann Georg Hamann filosofo eta teologo alemaniarra, Aleksandr Herzen pentsalari politiko errusiarra, Joseph de Maistre moralista frantsesa, Nikolas Makiavelo eta Karl Marx. 1978tik 1980ra bitartean Berlinen saiakeren bilduma argitaratu zuten, Collected Essays izenburuarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]