Jacek Kuroń
Itxura
Jacek Jan Kuroń (Lwów, 1934ko martxoaren 3a - Varsovia, 2004ko ekainaren 17a) poloniar historialari eta politikaria izan zen.
Poloniako Herri Errepublikako oposizioko buruzagi demokratikoetako bat izan zen. Ezaguna izan zen Sobietar Batasunaren baitako gizarteak erreformatzen egindako ahaleginengatik. Poloniako Scouts Elkartean ekintzaile gisa hasi ondoren, Langileen Defentsarako Batzordea (KOR) sortu zuen Antoni Macierewiczekin batera. KOR geroago Solidarność-en sartu zen. 1982 eta 1984 bitartean kartzelan egon zen. Erregimen komunista erori ondoren, Lan eta Gizarte Politiketako ministroa izan zen.