Якуб Колас, Тарас Гушча, Карусь Лапаць, К. Адзінокі, К. Альбуцкі, Андрэй «сацыяліст», Тамаш Булава, Ганна Груд, Мікалаевец, Лесавік, Jakub Kołas eta Taras Hušča
Bere obretan, Jakub Kolasek bielorrusiar nekazariekiko begikotasuna agertu zuen. Hori agerikoa izan zen idazteko erabili zuen ezizenean. Kolas hitzak galburua esan gura du bielorrusieraz. Olerki bildumak idatzi zituen: “Gatibualdiren Abestiak” (1908) eta “Bihozminaren Abestiak” (bielorrusieraz: Песьні-жальбы, 1910); olerkiak: “Herrialde Berri Bat” (bielorrusieraz: Новая зямля,1923) eta “Simon eta Musikaria” (bielorrusieraz: Сымон-музыка, 1925); istorioak eta antzezlanak. “Arrantzalearen Etxola” olerkian (bielorrusieraz: Рыбакова хата, 1947) Bielorrusia eta Sobietar Estatuaren arteko batzearen ondoko borrokak kontatzen dira. “Bidegurutzean”, bere trilogia, irautzaren aurreko Bielorrusiako nekazarien eta intelligentsia demokrataren bizitzari buruzkoa da. Sobietar Batasuneko estatuko saria eman zioten 1946an eta 1949an.