Edukira joan

Aron Ralston

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aron Ralston

(2003)
Bizitza
JaiotzaMarion1975eko urriaren 27a (48 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaCarnegie Mellon Unibertsitatea
Cherry Creek High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, motivational speaker (en) Itzuli, mendigoizalea eta autobiografialaria
Altuera1,78 metro

IMDB: nm1737008 Facebook: 127Hours Twitter: 127HoursMovie Edit the value on Wikidata

Aron Ralston Lee (Marion, Ohio, 1975eko urriaren 27a) mendizale estatubatuar bat da. Ospetsua bihurtu zen 2003ko maiatzean, Utahn trokarte bat jaisten ari zela eskuineko besaurrea harri batekin arrapatu zenean eta, liberatzeko asmoarekin, sorbatz gabeko erabilpen anitzeko laban batekin ebakitzera behartuta ikusi zen.

Istripu hau 2010eko filma baten gai nagusia da 127 Hours, eta Ralstonen Between a Rock and a Hard Place autobiografian azaltzen da.

Bizitza pribatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ralstonek, Cherry Creek High Schooleko ikastetxean graduatu zen eta Carnegie Mellon unibertsitateko ingeniaritza mekanikako eta frantseseko ikasle bat izan zen. Carnegie Mellon Unibertsitatean, erizaintzako laguntzaile bezala lan egin zuen, atzerritarrean ikasi zuen eta harresi-barruko kiroletan parte hartu zuen. 2002an ingeniari mekaniko bezala lana utzi zuen Intelekin Colorado fourteeners guztiak igo ahal izateko, edo neguko sasoietan altueraz 14.000 oin baino gehiago duten tontorrak igotzeko. 2009ko abuztuan, Jessica Ralston Trustyrekin ezkondu zen, eta bere lehenengo semea, Leo, 2010eko otsailean jaio zen.

Sakontzeko, irakurri: «127 Hours»

2003an, Blue John Canyonean (Utah) xendazaletasuneko bidai bat egiten ari zuen bitartean, harri bat askatu zen eta bere eskuineko besaurrea kanoiaren paretarekin harrapatu zuen. Zoritxarrez Ralstonentzat, ez zion bere bidaiako berririk inori kontatu, eta, ondorioz, bazekien inork ez ziola lur horietatik bilatuko. 127 ordu pasatu zituen bere urezko kantitate txikia pixkanaka-pixkanaka edaten eta, era berean, bere besoa arazo larri horretatik saiatzen ateratzen, baina alferrik. Hainbat egun eta gero, urik gabe geratu zen eta zulo horretan hil egingo zelaren lehenengo pentsamenduak sortzen hasi ziren. Hainbeste onartu zuen bere heriotza bere labanarekin bere izena, jaioteguna eta ustezko heriotzaren eguna kanoiaren paretan idatzi zituela, eta bideo bat grabatu zuen bere familiari agurra emateko.

Bost egun harria apurtzen edo altxatzen saiatu ondoren, Ralstonek, deshidratatuta eta hilzorian, bere besaurrea laban kamuts merke batekin ebakitzera prestatu zen zulo hartatik atera ahal izateko. Beraz, lehenengo, harri batekin hezurrak apurtu zituen. Ondoren, labanarekin haragia moztu zuen eta, azkenik, labanako guraizeekin tendoiak moztu zituen. Azkenean, askatzea lortu zuenean, bere besoa kamisetarekin estali zuen eta, ura edateko irrikitan, putzu bateko ur zikina edan zuen. Oraindik, bere ibilgailua 27 kilometrotara zegoen, eta ez zeukan mugikorrik. Beraz, bizirik irauteko senarekin barneratuta, 19,8 metroko pareta batetik rapel egin behar izan zuen kanoira jaisteko eta irtenbidearen bidean jartzeko. Deshidratatuta, goseti eta hilzorian, ibiltzen jarraitu behar izan zuen, eta hainbat unetan, lurrera jausi zen, putreak bere ingurutik hegan hasten zuten bitartean.

Ibilbidean, hiru turistekin topo egin zuen: Eric Meijer, Monique eta bere semea Andy, nortzuk ura eman zioten eta laguntza eskatu zuten. Azkenean, bere besoaren ebakiduraren 6 ordu eta gero, helikopteroz bilaketa talde batengatik erreskatatua izan zen, eta bere ebakitako eskua autoritateen esker harritik jaso izan zen Ralstonek erraustu ahal izateko. 6 hilabete eta gero, bere urtebetetzean, bi arrazoiengatik Tom Brokaw-ekin istripuaren tokira itzuli zen: NBC Dateline-eko bere istripuaren episodioa grabatzeko, eta bere besaurrearen errautsak leku horretatik sakabanatzeko, non hain zuzen ere, berak esaten zuen "dagokion lekua" zela.

Istripuaren ondorioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendiko eta abenturazko turismoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ralston prolifikaki oraindik ere tontorrak igotzen jarraitzen ditu, esate baterako, 2008an Nevado Ojos del Salado (Chile) eta Pissis mendia (Argentina) menderatu zituen. 2005ean, bere bizitzako proiektua lortu zuen: Ralstonek neguan Coloradoko 14.00 oin baino gehiago dituzten 537 tontorrak igo dituen lehengo pertsona bihurtu zen. Proiektu honek 1998an hasi zuen eta berarekin jarraitu zuen Blue John Canyon-ean edukitako ebakiduraren ondoren. 2008an, inor gabe Denali tontorra igo zuen, eta, 2009an, bere lagunekin Colorado ibaian (Coloradoko arroila handitik zehar) espedizio bat bideratu zuten, eta Kilimanjaro (Tanzania) tontorra igo zuen.

Komunikabideetan agerpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istripuaren ondoren, Ralston hainbat agerpen izan zituen: 2003ko uztailaren 21ean, Ralston The Late Showean David Lettermanekin agertu zen. Gero 2004ko irailaren 10ean Ralstonen istorioa Dateline NBC bi orduko edizio batean aurkeztu zuten, Desperate Days in Blue John Canyon deiturikoa. Eta honen ondoren, 2005eko urriaren 6an, The Late Late Showean Craig Fergusonekin. Ralston bi bider agertu da The Today Showean, Good Morning American, The Tonight Showean Jay Lenorekin, eta The Late Showean David Lettermanekin. Baita ere agertu da The Ellen DeGeneres Show-ean, CNN-an Bill Hemmerekin, Anderson Cooper 360°eta CNBC-n Deborah Norvillerekin. Beste une batean, elkarrizketa ikuskizun Australiar batean (Enough Rope) parte hartu zuen. Azkenik, Ralston urteko gizona izendatu izan zen gizonentzat modako GQ aldizkarian eta urteko pertsona 2003an Vanity Fairren.

Beste proiektuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko maiatzaren 4an, Ralston suitzar foro ekonomiko batean azaldu zen eta bertan hitzaldi bat eman zuen bere istripuan nola bere eskua ez zuen galdu, baizik eta bere bizitza irabazi zuela esanez. Ralston bere esperientzia dokumentatu zuen berak idatzitako liburu batean (Between a Rock and a Hard Place), 2004ko irailaren 7an publikatu izan zena eta New York Times liburu ez-fikziozko taulan hirugarren postua okupatu zuena. Australian berriz, lehenengo postua lortu zuen eta, gaur egun, Erresuma batuko historian zehar zazpigarren bestseller autobiografikoa da.

2010ean bere istripuan oinarritutako 127 Hours filma estreinatu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aron Ralston Aldatu lotura Wikidatan