Jan Battitt Millox

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jan Battitt Millox
Bizitza
Jaiotza Zuraide1870eko irailaren  27a
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza Senpere1940ko urtarrilaren  28a (69 urte)
Jarduerak

Jan Battitt edo Batista Millox Ameztoi[1], ezizenez Lou Kaskoin (Zuraide, 1870eko irailaren 27[2] - Senpere, 1940ko urtarrilaren 28) bertsolaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuraiden jaio eta Senperera ezkondu zen Koxefina Dagerrerekin. Bertako Goantenea etxean bizi izan zen[3].

Lou Kaskoin ezizena hibridoa da eta familia jatorria adieraz lezake; lou (okzitaniera normalizatuan lo) artikulua da eta kaskoin (euskara batuan gaskoi) hitzak "euskalduna ez dena, arrotza" zentzua zeukan garai horretan.

Bertsotan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bat-batekoan eta bertso jarrietan aritu zen. Hainbeste herritan ibili zen, sarritan Matxin Irabolarekin.

Euskaltzaleen Biltzarrak 1913an Urruñan antolatutako lehiaketan hirugarren saria erdietsi zuen.

Bere bertso sail ezagunena Huna kantu berriak nik orian emanak hasten den Elizondoko partida sorta da[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaraz Jan Battitt idazten du Beñat Soulék Ipar Euskal Herriko bertsolariei buruzko bere lanean; Franck Dolosorrek Matxin Irabolari buruzkoan Batista izena erabiltzen du eta Senperetik Senpererat liburuan Jamattitt.
  2. Franck Dolosorren lanean 1868ko jaiotza urtea jasotzen da.
  3. Beñat Soulé: Neurtizlari Bertsulari Iparraldez, Euskaltzaleen biltzarra-Erroteta, 2011. 113. or.
  4. Ez konfunditu Xan Elizaldek izenburu berarekin Elizondon 1922ko abenduaren 22an jokatu zen pilota partida ospetsuari buruz egin zituenekin.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]