Janet Baker

Wikipedia, Entziklopedia askea
Janet Baker
Janet Baker (1967).jpg
Bizitza
JaiotzaHatfield (en) Itzuli1933ko abuztuaren 21a (88 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, opera abeslaria, autobiografialaria, musikagilea eta eguneroko-idazlea
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika klasikoa
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaRCA Victor
EMI
Philips

IMDB: nm0048549 Allmovie: p3403
Spotify: 4ThA3BeHNucwqI7wKyKS8h iTunes: 621378 Musicbrainz: c02b5594-06d9-40e8-8689-abc6e1dbe4fd Discogs: 267134 Allmusic: mn0000765084 Deezer: 243161 Edit the value on Wikidata

Dame Janet Abbott Baker (Hatfield[[]], Hegoaldeko Yorkshire, Ingalaterra, 1933ko abuztuaren 21a) britainiar mezzo-sopranoa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Londresen eta Salzburgon ikasia, 1953an debutatu zuen bakarlari gisa Haydnen Nelson meza kantatuz. 1956ean Kathleen Ferrier kantariaren ohorezko saria irabazi ostean, Smetanaren "Sekretua" obrako Rosaren papera eginez debutatu zuen operan. Harrezkero Bakerren musika-ibilaldia berehala hasi zen goraka. Garai horretan nabarmenak izan ziren Henry Purcellen "Dido eta Eneas" operan egin zuen sorginaren papera, Händelen Rodelinda operan egindako Eduigerena eta Monteverdiren L´incoronazione di Poppean antzeztu zuen Ottaviaren papera.

60ko hamarkadaren erdialdera, XX. mendeko opera britainiarreko paperak, bereziki Benjamin Britten musikagilearen obrei dagozkienak, antzezten hasi zen. 1964an The Rape of Lucretia operako protagonista izan zen, 1966an, New Yorken lehen aldiz kantatzeaz gainera, Brittenen A Midsummer Night´s Dreameko Hermia antzezpenarekin debutatu zuen Covent Gardenen eta 1971n, berriz, musikagile horrek Bakerrentzat idatzitako Owen Wingrave operako Kateren papera antzeztu zuen.

Mahleretik hasi eta Purcellenganaino era guztietako interpretazioak egin zituen. Lied erromantikoen kantari bikaina zen bestalde. 1981ean erretiratu zen kantagintzatik, baina aurretik bere lanaren aitorpen gisa 1970ean Britainiar Inperioaren Ordenako Komandante eta 1976 Dama Komandante tituluak jaso zituen Ingalaterrako erreginarengandik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]