Edukira joan

Inma Hernaez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inma Hernaez

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1960 (65/66 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaKataluniako Unibertsitate Politeknikoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakingeniaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural

Inguma: inma-hernaez-rioja

Inma Hernaez Rioja (Bilbo, 1960) Bilboko Goi Ingeniaritzako Eskolako irakasle katedraduna da. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da 1987tik. Berak sortu zuen 1995ean euskarazko hizketa modu automatikoan landu duen AhoLab ikertaldea.

Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan Telekomunikazio.Ingeniaritza bukatu zuen 1987an. 1995ean doktore bihurtu zen, bere tesian euskarazko testuak automatikoki irakurtzen zituen sistema bat sortu zuen.[1] Ikerketa horren ondorio gisa euskara lantzeko sistema bana eraiki zuten geroago Aholab ikertaldean: bat hizketaren ezagutza automatikorako eta beste bat hizketaren sintesirako (AhoTTS).

Txillardegi, Jose Ignacio Hualde eta Iñaki Gaminde hizkuntzalarien lanak lagungarri izan ziren Aholab taldearen sintetizagailuetan euskararen azentua moldatzeko. Inplementazioaren erraztasunagatik, Hualderen proposamena nahiago izan zuten, baina Txillardegiren proposamenetik azentu-unitateari dagozkion definizioak eta espezifikazioak hartu zituzten, enklitikoak eta proklitikoak, baita proposatutako hitz markatuen zerrendak ere.[2][3]

Iñaki Gaminderekin Bizkaiko herri-euskararen hainbat lekukoren audio- eta bideo-grabazio batzen dituen Bizkaieraren Fonotekea datu-base fonetikoa sortu zuten.[4]

Teknologia mota hau erabiltzen da mugikorra erabiltzerakoan testutxo bat tekleatu gabe ahotsaren bidez sartzen dugunean, edo mugikorrak berak ahotsaren bidez erantzuten digunean. Teknologia hau pertsonen arteko komunikazioan lagungarria izan daiteke ere, besteak beste, ahosko itzulpenak eskaintzen edota ahots-ezgaitasun bat duten pertsonen kasuan.[5]

Nazioarteko biltzarretan argitaratu dituen artikulu zientifikoak 40 baino gehiago dira.[6][7]

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 30 lan baino gehiago azaltzen dira[8].

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2019: UPV/EHUren omenaldia, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Ingeniaritza jakintza-arloan egindako lan akademikoa eta ikerketa-lana aitortzeko.[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) HERNÁEZ RIOJA, INMACULADA. SISTEMA DE CONVERSION DE TEXTO A VOZ PARA LA LENGUA VASCA BASADO EN UN SINTETIZADOR POR FORMANTES.. (kontsulta data: 1996).
  2. Etxeberria Murua, Pilartxo; Salaberri Zaratiegi, Patxi; Ormaetxea Lasaga, Jose Luis; Aurrekoetxea Olabarri, Gotzon. (2000). Txillardegi lagun-giroan. UEU, 186 or. ISBN 9788484380078. (kontsulta data: 2019-02-25).
  3. Hualde, Jose Ignacio. (1994). Euskal azentuak eta euskara batua. Euskera XXXIX (Euskaltzaindia), 1549-1568 or..
  4. «Bizkaiko Fonotekea: Bizkaiko herri hizkeraren lekukoak» HABE, 328. zenbakia ISBN 0212-6788. (kontsulta data: 2019-01-16).
  5. «Inma Hernaez: "Hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonentzat ahots sintesia oso egokia izan daiteke" #Zientzialari (108)» Zientzia Kaiera 2019-01-18 (kontsulta data: 2019-02-25).
  6. (Ingelesez) «Hernáez, Inma (publications)» DBLP datu-basea (Computer Science Bibliography) (kontsulta data: 2017).
  7. Inma Hernaez - Citas de Google Académico. (kontsulta data: 2017-12-16).
  8. Inma Hernaezen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>30 produktu)
  9. «UPV/EHUk bost emakume omendu ditu, irakaskuntzaren, ikerketaren eta zabalkundearen arloan egindako lanagatik - Info» UPV/EHU (kontsulta data: 2019-03-07).
  10. Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (kontsulta data: 2020-02-11).
  11. Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (kontsulta data: 2020-02-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]