Jean Baptiste Dumas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jean Baptiste Dumas
Jean Baptiste André Dumas.jpg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea


Bigarren Inperioko senataria

Bizitza
Jaiotza Alès1800ko uztailaren 14a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Cannes1884ko apirilaren 10a (83 urte)
Hobiratze lekua Montparnasseko hilerria
Familia
Ezkontidea(k) Hermione-Caroline Brongniart
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Genevako Unibertsitatea
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak kimikaria, politikaria, zientzialaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Paris
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Société Philomathique de Paris
Frantses Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Linzeen Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
Académie de Nîmes
Académie Nationale de Médecine
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Accademia Nazionale delle Scienze detta dei XL
Bavarian Academy of Sciences and Humanities

Jean Baptiste Dumas (Alès, Gard, Frantzia, 1800eko uztailaren 14a - Cannes, Frantzia, 1884ko apirilaren 10a) frantses kimikaria eta politikaria izan zen. Garaiko kimikaririk ospetsuena izan zen; kimikaren atal guztiak landu zituen denbora gutxian.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1823an, Thénarden laborategian sartu eta Traité de chimie lana idazten hasi zen. Amidei, eterrei eta alkoholei buruzko azterketak egin zituen eta airearen, uraren eta karbonoa erretzean askatzen duen gasaren osagaiak eta osagai horiek zein proportziotan konbinatuak zeuden aurkitu zuen.

Kimika organikoaren sortzaileetako bat izan zen. Haren izena daraman sistemari esker, gai organikoen nitrogeno-kantitatea zehatz daiteke. Kimika organikoko irakasle aritu zen Medikuntza Eskolan, eta laborategiko ikasketa praktikoak eman zituen lehenengo irakaslea izan zen Frantzian. Zenbait lan argitaratu zituen zientzia-aldizkarietan. 1850etik aurrera politikan hasi zen. Parisko alkate eta Frantziako Errepublikako ministro izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Baptiste Dumas Aldatu lotura Wikidatan