Jean Baptiste Kamusarri
Jean Baptiste Kamusarri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ziburu, 1815eko otsailaren 17a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | euskara |
Heriotza | Ziburu, 1842ko irailaren 21a (27 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, apaiz katolikoa eta idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
![]() |
Jean Baptiste edo Jan Battista Kamusarri Murgi (Ziburu, Lapurdi, 1815eko otsailaren 17a – ib., 1842ko irailaren 21a) euskal idazle eta apaiz katolikoa izan zen.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arrantzale sendi batean jaioa, 1838an apaiztu eta Donibane Garazin (Nafarroa Beherea) erretore ibili zen.
Jean Martin Hiribarren eta Gratien Adema "Zaldubi" olerkariak ezagutu zituen, eta haren olerkietan Erromantizismoaren ukitu malenkoniatsua antzematen da. Hauxe idatzi zuen haren azken egunetan zegoelarik: "Menditik nola doa / Ura itsasorat / Hala ni banihoa / Lasterka tonbara / Akabo da akabo / Neretzat denbora / Banoa sekulako / Hillen herritara".
Tuberkulosiak jota oso gazte hil zen, 27 urte baino ez zuelarik. Hamarka olerki eta zazpi eliz-kanta eginda utzi zituen.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- "Ene goguetak", 1839 (ikusi, goguette)
- "Ene liraren auhenak", 1841
- "Haurrak altxa bihotza"
- "Mendikuia"
- "Bertsu eskasak"
- "Nere adiskide baten herioaren gainean"
- "Menditik nola doa", 1942
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Jean Baptiste Kamusarri, Literaturaren Zubitegia.
- Kamusarriren lanak "on-line"
- Joseba Aurkenerena: Kamusarri,Ziburuko olerkari ahantzia.[1]