Grazian Adema
Jump to navigation
Jump to search
Grazian Adema | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Senpere, 1828ko apirilaren 14a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Baiona eta Baiona, 1907ko abenduaren 10a (79 urte) |
Familia | |
Familia |
ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, klerikoa eta idazlea |
Lan nabarmenak | Agur Euskal Herriari |
Mugimendua | Euskal Pizkundea |
Izengoitia(k) | Zaldubi |
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 315 |
Grazian Adema[1] —goitizenaz Zaldubi— (Senpere, Lapurdi, 1828ko apirilaren 14a - Baiona, Lapurdi, 1907ko abenduaren 10a) euskal idazlea. "Zazpi euskal herriek" olerki abertzale ezagunaren egilea izan zen. Elizgizona zen. 1875ean, Baionako ohorezko kalonje zela, ekin zion euskaraz idazteari.
Olerkari gisa nabarmendu zen eta berak jartzen zien musika bere bertsoei.
Eduki-taula
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eskualduna astekarian idatzi zuen. Haren idazlanen artean, erlijiozko kantez gain (Euskal-Herriko eliza-bestak, Cantiques), alegiak (Artzain beltcharen neurthitzak), olerki aberkoiak (Chants patriotiques) eta gai askotarikoak (Pilotariak, Autres poésies profanes) daude. Zazpi Eskualherriek abesti ezagunaren letraren egilea da orobat.
Bertsoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Kantikak eta Neurtitzak (1991, Gero)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Grazian Adema, Literaturaren Zubitegian.