Jean Etxepare Landerretxe

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Jean Etxepare Landerretxe

Bizitza
JaiotzaJatsu1937ko urriaren 31
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaHazparne1961eko abuztuaren 10a (23 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 356

Jean Etxepare Landerretxe (Jatsu, Nafarroa Beherea, 1937ko urriaren 31Hazparne, Lapurdi, 1961eko abuztuaren 10a),[1] "Jean Etxepare gaztea" gisa eta "John de Cize", "Ihizgorri", "Don Xixtu" ezizenez ere ezaguna, euskal idazlea izan zen. Artikulugile izan zen batez ere Etxepare.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baionako Teknika eskolan ikasi zuen eta berehala hasi zen kontulari lanetan. Lehenengo idazlanak 1957an argitaratu zituen Gazte aldizkarian. Geroztik, han eta Herria, Gure Herria eta Pan-pin aldizkarietan ipuinak argitaratu zituen, haurrentzat eta helduentzat idatziak. 1959an Euskal-Kulturaren-Alde erakundek antolatutako ipuin lehiaketa irabazi zuen. Arno Xuria izeneko antzerkia idatzi zuen, eta Pagnolen eta Txekhoven lan batzuk egokitu zituen euskarara. Hogeita lau urte bete gabe zituela hil egin zen.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hil ondoren, 1963an, aldizkarietako idazlanak bildu eta argitaratu zizkioten Mendekoste Gereziak eta beste izenburuarekin, Piarres Xarritonek prestatu zuen edizio batean..

1991n bilduma hori, osatua, berrargitaratu egin zen izenburuan soilik Mendekoste gereziak utzita, eta Inazio Mujika Iraolak egin zuen edizioa. Lehenengo liburuan argitaratutako testu guztiak daude edizio berrian, beste narrazio eta kazetaritza-lan batzuk gehituta.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]