Jean Guitton

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jean Guitton
Bizitza
Jaiotza Saint-Étienne1901eko abuztuaren 18a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1999ko martxoaren 21a (97 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa École normale supérieure
Lycée Louis-le-Grand
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Jacques Chevalier
Jarduerak
Jarduerak filosofoa, teologoa, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) La Croix
Parisko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Nominazioak
Influentziak Sergei Bulgakov
Kidetza Frantses Akademia
Académie des sciences morales et politiques
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Jean Guitton (Saint-Étienne, 1901eko abuztuaren 18a - Paris, 1999ko martxoaren 21a) frantses filosofo, idazle eta pentsalaria izan zen. Filosofia eta letretako ikasketak egin zituen, eta irakasle izan zen institutu batean (1924-1937), Montpellierko Unibertsitatean gero (1937-1946), Dijonekoan ondoren (1948-1954) eta Parisko Unibertsitateko Letretako Fakultatean 1955tik 1968ra. Charles de Gaulle, François Mitterrand, Louis Althusser eta Lord Halifaxen laguna izan zen, eta Joan XXIII.a, Paulo VI.a eta Joan Paulo II.a Aita Santuena. Katolizismo modernoaren oinarriak finkatzen lagundu zuen; Vatikanoko Bigarren Kontzilioan parte hartzen utzi zioten laiko bakarra izan zen. Haren pentsamenduan nabaria da Platon, Bergson eta Pougeten eragina, eta pentsamendu modernoaren eta katolizismoaren arteko harremanak aztertu zituen, batez ere. Filosofiaz, filosofiaren historiaz eta erlijioaren filosofiari buruz idatzi zuen: La philosophie de Newman. Essai sur l'idée de développement (1933, Newmanen filosofia. Bilakaeraren ideiari buruzko saiakera), La pensée moderne et le catholicisme (1936-1939, Pentsaera modernoa eta katolizismoa), Le problème de Jésus et les fondements du témoignage chrétien (1947, Jesusen auzia eta kristau lekukotasunaren oinarriak), Essais sur l'amour humain (1948, Gizakiaren maitasunari buruzko saiakerak), De la signification du cosmos (1966, Kosmosaren esanahiaz), La pensée et la guerre (1969, Pentsaera eta gerra).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]