Jean Jaurès

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jean Jaurès
Jean-Jaurès01.jpg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
Izen osoa Auguste Marie Joseph Jean Léon Jaurès
Jaiotza Castres1859ko irailaren 3a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1914ko uztailaren 31 (54 urte)
Hobiratze lekua Parisko Panteoia
Heriotza modua gizahilketa (bala zauria)
Hiltzailea Raoul Villain
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa École normale supérieure
Lycée Louis-le-Grand
agrégation de philosophie
Hizkuntzak latina
frantsesa
esperantoa
Lanbidea
Lanbidea politikaria, irakaslea, kazetaria, idazlea, historialaria, erreportaria eta esperantista
Lantokia(k) Paris
Enplegatzailea(k) L'Humanité
La Dépêche du Midi
Sinesmenak
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioa

Auguste Marie Joseph Jean Léon Jaurès (Castres, 1859ko irailaren 3a - Paris, 1914ko uztailaren 31) frantses politikari, historialari eta filosofoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia-irakaslea izan zen Okzitaniako Tolosako Unibertsitatean. Diputatu hautatu zuten 1885ean. Carmauxko meatzarien alde egin zuen 1892an, eta hurrengo urtean haien ordezkari izan zen Diputatuen Ganberan, talde sozialistako buruzagi. Alderdi Sozialistaren sortzaileetako bat izan zen; armada profesionalaren aurka armada herritarra izango zenaren sorrera proposatu zuen. Arbitrajea proposatzen zuen nazioarteko gatazkak konpontzeko.

Histoire socialiste de la République lanaren zuzendaria izan zen, eta beste aldizkari batzuetan ere parte hartu zuen. L´Humanité egunkaria sortu zuen Aristide Briandekin, 1904an. Ez zuen onartu burges-gobernuekin elkarlanean aritzea, eta grebaren bidez eta beste herrialde sozialistei laguntza eskatuz, gerra galarazten saiatu zen.

Lehen Mundu Gerraren hasi baino egun batzuk lehenago hil zuen eskuindar batek. Besteak beste, hilketa honen eraginez, Frantziako gobernuak eta herriak gerrarekin bat egin zuten. Izan ere, Jaurès zen Frantziak gerraren aurka zuen gizonik garrantzitsuena eta honen desagerpenarekin, idei eta pertsonai gudazaleek berebizikko indarra hartu zuten beraien aurkari nagusiena hilda baitzegoen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Jaurès Aldatu lotura Wikidatan