Jean du Bellay
Jean du Bellay (Souday, c. 1492 – Erroma, 1560ko otsailaren 16), Frantziako kardinal eta diplomatikoa izan zen, Guillaume du Bellayren anaia txikia, 1526an Baiona eta 1532an Parisko apezpikua.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Misio diplomatiko batzuk egin zituen Ingalaterran (1527-1534) eta Erroman (1534-1536). 1535ean kardinal izendatu zuten. 1536 eta 1537an erregearen teniente-jenerala zen Parisen.
Frantzisko I.aren azken urteetan, du Bellayk Limogesko apezpikutza (1541), Bordeleko artzapezpikutza (1544), Le Mansko apezpikutza (1546) lortu zituen. Baina Henrike II.ak poterea lortu zuenean, Erromara (1547) bidalia zen. Paulo III.a hil zenean, zortzi boto lortu zituen konklabean.
Berriro Frantzian, hiru urte eman zituen etxean (1550-1553), Julio III.a bisitatu arte. 1555ean Ostiako apezpiku bihurtu zen eta hantxe egon zen hil arte.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poeta izan zen latinez. Hiru liburu idatzi zituen (1546an argitaratuak) eta beste lan asko, tartean 1542ko Francisci Francorum regis epistola apologetica.
Aurrekoa Hector d'Ailly de Rochefort |
Baionako apezpikua 1524 – 1532 |
Ondorengoa Étienne Poncher |