Jerzy Skolimowski
Jerzy Skolimowski | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Łódź, 1938ko Maiatzaren 5a (85 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Joanna Szczerbic Elżbieta Czyżewska (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | National Film School in Łódź (en) ![]() |
Hizkuntzak | poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, aktorea, margolaria, antzerkigilea, gidoilaria eta errealizadorea |
Jasotako sariak | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Jerzy Skolimowski (Łódź, Polonia, 1938ko maiatzaren 5a) poloniar zinema zuzendaria da.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oso haurtzaro lazgarria izan zuen, Bigarren Mundu Gerrako gorabeherak zirela-eta. Gerra ondoren egin zituen lehen ikasketak, eta hogeita bat urte bete zituenerako, argitaratuta zituen bi olerki-bilduma eta antzerki-lan bat. Andrzej Wajda zinemagilearen eraginez Lodzeko zinemagintza-eskolan sartu zen, eta Berezitasunak: bat ere ez filma osatu zuen, eta zuzendari izatera iritsi zen aldez aurretik zuzendari-laguntzaile izateko araua bete gabe. Ordurako gidoigile ona zela erakutsia zuen, Roman Polanskirekin batera idatzitako Labana uretan filmeko gidoiarekin.
Skolimowskiren lehenengo filmetan nouvelle vagueren eragina nabarmentzen da, batez ere plano luzeen erabileran. 1967an Eskuak gora! filma egin zuen, baina zentsurarekin izandako gorabeheren ondorioz, erbestera alde egitea erabaki zuen. Londresen finkatu zen, baina hainbat lekutan lan egin zuen: Alemania, Frantzia, Italia, Estatu Batuak, Ingalaterra. Horrela, eta berak hala nahi ez zuen arren, zuzendari kosmopolitaren ospea irabazi zuen, eta trebetasunez egokitu zituen ingeles, alemaniar zein errusiar literaturako klasikoak, adibidez Robert Graves (Oihua) eta Ivan Turgeniev (Uholde eurien urtea) egileen lanekin egin zuenez.
Oso egile oparoa da, eta ez du beti arrakasta bera izan, baina bere zenbait film zinemagintzako klasiko bihurtu dira, adibidez Ezkutuko lana. Oro har sailkatzen zaila da, eta berdin landu ditu komedia, drama, film historikoa, suspensekoa edo gizarte-salaketa. Los Angelesen bizi izan zen 20 urtez, eta bertan margolari gisa aritu zen. Gerora, Poloniara itzuli zen, eta 2008. urtean, 17 urteren ondoren, film bat egin zuen: Cztery noce z Anną.
Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zuzendari gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Erotyk (1960)
- Hamles (1960)
- Oko wykol (1960)
- Boks (1961)
- Pieniadze albo zycie (1961)
- Akt (1962)
- Rysopis (1964)
- Walkover (1965)
- Bariera (1966)
- Le départ (1967)
- Ręce do góry (1967)
- Deep End (1970)
- The Adventures of Gerard (1970)
- King, Queen, Knave (1972)
- The Shout (1978)
- Moonlighting (1982)
- Dialóg 20-40-60 (1968)
- Success Is the Best Revenge (1984)
- The Lightship (1985)
- Torrents of Spring (1989)
- Ferdydurke (1991)
- Cztery noce z Anną (2008)
- Essential Killing (2010)
- 11 minut (2015)
- Una storia senza nome (2018)
- Juliusz (2018)
- Eo (2022)
Aktore gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Niewinni czarodzieje (1960)
- Boks (1961)
- Rysopis (1964)
- Walkover (1965)
- Sposob bycia (1966)
- Deep End (1970)
- Ręce do góry (1981)
- Die Fälschung (1981)
- White Nights (1985)
- Big Shots (1987)
- Torrents of Spring (1989)
- Mars Attacks! (1996)
- L.A. Without a Map (1998)
- Before Night Falls (2000)
- Eastern Promises (2007) as Stepan
- The Avengers (2012)
Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1967 : Urrezko Hartza Berlingo Nazioarteko Zinemaldian Le départ filmagatik
- 1978 : Epaimahaiaren saria Canneseko Zinemaldian The Shout filmagatik
- 1982 : Argazkilari onenaren saria Canneseko Zinemaldian Moonlighting filmagatik
- 1985 : Epaimahaiaren saria Veneziako Mostran The Lightship filmagatik
- 2010 : Epaimahaiaren saria Veneziako Mostran Essential Killing filmagatik
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jerzy Skolimowski ![]() |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.