Edukira joan

Joaquín (futbolaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joaquín (futbolaria)

Bizitza
JaiotzaEl Puerto de Santa María1981eko uztailaren 21a (43 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Betis B1999 / 2000272
Espainiako 18 urtetik beherako futbol selekzioa1999 / 200040
Real Betis Balompié2000 / 200621831
Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa2001 / 200170
Espainiako futbol selekzio nazionala2002 / 2007514
Valencia Club de Fútbol2006 / 201115818
Málaga Club de Fútbol2011 / 2013576
ACF Fiorentina2013 / 2015494
Real Betis Balompié2015 / 2023ko ekaina22724
 
Posizio edo espezialitateawing half (en) Itzuli
Pisua80 kilogramo
Altuera179 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm1892362 Facebook: JoaquinSanchezOficial Instagram: joaquinarte FIFA: 186619 UEFA: 50788 Edit the value on Wikidata

Joaquín Sánchez Rodríguez (El Puerto de Santa María, Espainia, 1981eko uztailaren 21a) futbolari profesional ohia da. Erdilari bezala jokatzen zuen. Betisen erretiratu zen, eta klub horretan partida gehien jokatutako jokalaria da. Espainiako lehen mailan partidu gehien jokatu dutenen sailkapenean bosgarrena da, 622 partidarekin[1]. Lau hamarkadetan (1990ekoa, 2000koa, 2010ekoa eta 2020koa) Espainiako futbol liga profesionalean gola sartzea lortu duen futbolari bakarra da[2].

Telebistan eta sare sozialetan presentzia nabaria du. 2022ko urrian, telebistako aurkezle lanetan hasi zen, El novato saioan; jende ospetsuari elkarrizketak egiteko saio bat da[3].

Real Betis Balompié

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joaquín El Puerto de Santa Marían jaio zen, Cadizeko probintzian, non Los Frailes-en jolasten hasi zen, eta geroago San Luiserara joan zen. 1997an Real Betis Balompié-ren harrobian sartu zen. Gazteen mailan, Errege Kopa (1999) eta Superkopa bat irabazi zituen Betisekin[4]. 1999-2000. denboraldian Betis B taldean jokatu zuen, eta 26 partida jokatu zituen Bigarren B Mailan.

2000-01 denboraldian lehen taldera igo zuten eta 2000ko abuztuaren 20an, 19 urterekin, bere lehen partidua jolastu zuen, Recreativo de Huelvaren aurka[5]. Bigarren Mailan, 2000ko irailaren 3an, Compostelaren aurka egin zuen debut ofiziala. Hurrengo bost urteetan, Joaquinek ia dena jokatu zuen Real Betis Balompierekin eta 200 partidu ofizial baino gehiago egin zituen.

2006ko uda amaieran, Real Betis Balompiek eta Valencia CF-ek akordioa egin zuten jokalaria klubera eramateko. Azkenik, Joaquin Valentziak fitxatu zuen 25 milioi euro ingururen truke.

Valencia C.F.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere transferentziagatik ordaindutako 25 milioiekin[6], Valentzia CFren historiako fitxaketarik garestiena bihurtu zen ordura arte. Joaquin abuztuaren 28an aurkeztu zuten 18.500 zale baino gehiagoren aurrean.

Bere lehen denboraldian, 35 partida jokatu eta 5 gol sartu zituen, Valentzia UEFA Champions Leaguerako sailkatu zen, laugarren postua lortuz Ligan. Klubean egin zuen bigarren denboraldia onena izan zen zenbaki eta titulu aldetik, 7 gol eta 8 asistentzia erregistratu zituen eta Errege Kopako txapeldun bihurtu zen. Kluba, krisi ekonomiko handi batean murgildu zenean, bere jokalari onenak saltzen hasi zen eta Joaquin Malagara joan zen.

Malaga

Joaquinek bi denboraldi jokatu zituen Malagako taldean eta guztira 60 partida ofizial jokatu zituen. 2011ko uztailaren 24an, 3 denboraldiko kontratua sinatu zuen Málaga CFrekin. Bere fitxaketa 4 milioi eurotik gertu egon zen. Momentu horretan, Abdullah ben Nasser Al Thanik taldearen akzio nagusiak zituen, kirol inbertsio handi bat eginez.[7]

Joaquínek lehen denboraldi bikaina jolastu zuen. Málaga, 2011-12ko Espainiako Ligan, laugarren postuan sailkatu zen, horri esker, UEFA Txapeldunen Ligarako sailkatzea lortu zuen taldearen historian lehen aldiz.  Errege Kopan, final-laurdenetan kanporatuak izan ziren Futbol Club Barcelonaren aurka. Txapeldunen Ligan, Europari "EuroMálaga" maila erakutsi zioten, AC Milan eta FC Porto bezalako arerioak gainditzea lortu ahal zutela erakustean. Malaga final-laurdenetara iritsi zen, Borussia Dortmunden aurkako partida jokatzerakoan erorita. Joaquínek, jendeak espero zuena baino maila altuagoa zuela frogatu zuen,[8] eta hori, komunikabideek Joaquinen “bigarren gaztetasunaz” hitz egiten hastea eta Espainiako selekziora itzultzeko eskatzea eragin zuen.

Bigarren denboraldian (2012-13) bikain aritu ziren Lehen Mailan eta seigarren postuan geratu ziren.

Málaga, zorrak edukitzen hasi zen, hori dela eta, Joaquín 2 milioi eurogatik saldu zuten, Italiako ligan jolasten duen talde batera, ACF Fiorentina.[9]

ACF Fiorentina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko ekainaren 12an, Joaquin Italiako A serieko ACF Fiorentina taldera joan zen, 2 milioi euroren truke. Talde horretan, 2 urtez egon zen. Guztira 71 partida ofizial jokatu zituen taldean, 2013/14 eta 2014/15 denboraldien artean. 2013/14 denboraldian, Fiorentina laugarren sailkatu zen Italiako Ligan, Europa Leagueko final-zortzirenetan erori zen eta Italiako Kopako txapeldunorde geratu zen, SSC Napolesen aurka jokatzerakoan. 2014/15 denboraldian, Fiorentina laugarren geratu zen berriro Ligan, eta finalerdietan erori zen Italiako Kopa txapelketan, Europa Leaguen bezala; Sevilla Fútbol Club-ek finalerdietan kanporatu zutelako.[10]

Real Betis Balompié

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Errege kopa irabazleak.

2015eko abuztuaren 31n, transferentzien merkatua itxi baino pixka bat lehenago, Joaquín Real Betis Balompiéra itzuliko zela iragarri zen. Taldearekin egindako aurkezpenean 20.000 pertsona baino gehiago bildu ziren.[11] 2019ko abenduaren 26an, beste urtebetez luzatu zuen kontratua Betisekin, 2021era arte.[12][13]

Erretiroa izan zenean eta hari agur esateko, Real Betisek omenaldi partida bat antolatu zuen eta Betis taldeko futbolari historikoekin talde bat sortu zuten, munduko jokalari hoberenen aurka jokatzeko.[14]

Selekzio Nazionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joaquinek, Espainiako Selekzioan jolastu zuen lehen partidua 2002ko otsailaren 13an izan zen, Japoniako Munduko Kopan, Portugalen aurka. Partidua 1-1 bukatu zen, hau da berdinduta geratu ziren. Guztira, Joaquínek 51 partidu jokatu ditu Selekzio Nazionalean.

2008ko Eurokoparako sailkapenean, ez zen jokatzeko aukeratua izan, eta Joakinek hitz hauek erabili zituen bere kexa adierazteko[15]: “Momentu honetan, selekzioa desastre hutsa da. Kaosa da, eta Luisek ez daki nola kudeatu zailtasun horiek. Egia esan, ez dut uste entrenatzailearen konfiantzarik izan dudanik. Bazen momentu bat konfiantza hori izan nuena. Bernabeuen jokatu genuenean Ingalaterraren aurka. Baina gauzak ondo joan direnean, beti egon da nire alde, eta orain  ez naiz ohartu konfiantza hori duenik. Taldearen garbitasunaz hitz egin den bakoitzean, ni izan naiz erortzen lehena. Ez nuen deitzerik espero".

Joakinek selekzioarekin berriz jokatu zuenean, taldeak Letoniaren aurka jolastu zuenean, eta irabazi egin zuten. 2007ko azaroaren 17an jokatu zuen bere azken nazioarteko partida, Suediaren aurka.[16]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) ElDesmarque. (2019-04-01). «Joaquín iguala el gran registro de Casillas» ElDesmarque (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
  2. «Joaquín, Joaquín Sánchez Rodríguez - Futbolista | BDFutbol» www.bdfutbol.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
  3. (Gaztelaniaz) Martínez, Héctor Llanos. (2022-10-07). «Joaquín, un talismán en audiencias no solo televisivas: así elevó los datos de otros programas y de las redes sociales» El País (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
  4. (Gaztelaniaz) País, El. (1999-06-28). «El Betis, campeón de la Copa juvenil por segundo año consecutivo» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
  5. (Gaztelaniaz) Pineda, Rafael. (2012-10-26). «El mejor Joaquín en el mejor Málaga» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
  6. «Joaquín, nuevo jugador del Valencia por 25 millones de euros | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
  7. [https://www.marca.com/2011/06/23/futbol/equipos/malaga/1308856613.html?a=eb20f01f14570a30363d35aafc77c2e5&t=1308878630 «Joaqu�n se suma al 'megaproyecto' del M�laga - MARCA.com»] www.marca.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
  8. [https://www.marca.com/2012/12/10/futbol/equipos/malaga/1355131607.html?a=35fee129b8de91afbcb07aa4f5e262af&t=1355183867 «Joaqu�n, mejor que nunca - MARCA.com»] www.marca.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
  9. (Gaztelaniaz) Pineda, Rafael. (2013-06-12). «Joaquín se marcha al Fiorentina» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
  10. (Gaztelaniaz) «El Betis cierra el mercado de fichajes con Joaquín y Van Wolfswinkel» ABC de Sevilla 2015-08-31 (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
  11. (Gaztelaniaz) «20.000 béticos enloquecen con la presentación de Joaquín» ABC de Sevilla 2015-09-01 (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
  12. (Gaztelaniaz) «Joaquín alcanza el record histórico de victorias en LaLiga» Mundo Deportivo 2019-11-24 (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
  13. (Gaztelaniaz) «Joaquín renueva con el Real Betis hasta 2021» realbetisbalompie (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
  14. (Gaztelaniaz) «Una despedida a la altura de Joaquín, el eterno capitán del Betis» MARCA 2023-06-06 (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
  15. (Gaztelaniaz) «Joaquín carga contra la selección» El País 2006-10-06 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
  16. (Gaztelaniaz) «Joaquín - Selección» www.transfermarkt.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]