Pierre Lhande

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Pierre Lhande
Bizitza
JaiotzaBaiona1877ko uztailaren 9a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaAtharratze-Sorholüze1957ko apirilaren 17a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, idazlea eta apaiza
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Petit Pierre eta Nadi-Preherel
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Literaturaren Zubitegia: 320

Pierre Lhande Hegi[1][2] (Baiona, Lapurdi, 1877ko uztailaren 9a - Atharratze, Zuberoa, 1957ko apirilaren 17a) euskal idazlea eta apaiza zen.

Duen izenak konfusio baten ondorioa dirudi; aitaren deitura Basagaitz zen baina dokumentazioan Allande Atharratzeko bere aitona txistulariaren izena agertzen da eta gero hau Lhande itxuraldatu zuten[3].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baionan jaio bazen ere, zuberotartzat jo daiteke, han baitzuen familia eta zortzi urterekin aita hil zitzaionean Zalgizeko Apatia etxera amarekin bizi izatera joan zelako. Ama Montevideon jaioa zuen.

Maulen Bigarren Hezkuntzako ikasketak burutu eta Baionako Seminario handian sartu zen baina bota egin zuten, bere kezka nagusia euskara zelakoan. Orduan Rodésen (Okzitania) Jesusen Konpainian sartu zen; kongregazioarekin Belgika (1901), Herbehereak (1903), El Puerto de Santa María eta berriro Belgikan egon eta gero apaiz jesuita bihurtu zen 1910eko abuztuan.

Hondarribian egon zen; 1922an espainiar estatutik bota zuten gobernuak euskaldunekiko zuen jarrera kritikatzeagatik. Paris inguruko langile-herrietan apaiz ibili zen eta 1927an Le Christ dans la banlieue, Enquête sur la vie religieuse dans les milieux ouvriers de la banlieue de Paris liburuki batzuek osatutako obra idazteari ekin zion; horien bidez katoliko frantsesei eliz ofiziala eta langile munduaren artean zegoen distantziaz kontzientzia hartzea zuen helburu.

Erlijio katolikoa irratien bidez zabaltzen aitzindaria izan zen Lhande:

Atharratzen hil zen 1957an, Saint-Antoine etxean.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiztegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dictionnaire basque français (Dialectes Labourdin, Bas-Navarrais et Souletin) - Tome 1 (1926); bere lanik ezagun eta erreferentzialena.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Pierre Allande Heguy ageri zen bere dokumentazioan.
  3. Lhande Heguy, Pierre Auñamendin.
  4. Lhande, Pierre, 1877-1957.. (impr. 2019). Dictionnaire basque-français. ([Reproduction en fac-similé]. argitaraldia) Éditions des Régionalismes ISBN 9782824009223. PMC 1111620065. (Noiz kontsultatua: 2019-11-04).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]