Johann Christoph Gottsched

Wikipedia, Entziklopedia askea
Johann Christoph Gottsched

(1744)
Bizitza
JaiotzaKönigsberg1700eko otsailaren 2a
HerrialdeaBrandenburg-Prussia
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaLeipzig1766ko abenduaren 12a (66 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Luise Gottsched (en) Itzuli  (1735 -
Hezkuntza
HeziketaKönigsbergeko Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Christian Gottlieb Köllner (en) Itzuli
Johann Gottfried Reichel (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, filosofoa, itzultzailea, literatura-kritikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Leipzig
Enplegatzailea(k)Leipzigeko Unibertsitatea  (1730 -
KidetzaAcademy of Science for Public Utility (en) Itzuli
Prusiako Zientzien Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
Genero artistikoaantzerkia
olerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Musicbrainz: 21ccf2d3-2ad2-4c24-ae42-d264fa54287e IMSLP: Category:Gottsched,_Johann_Christoph Edit the value on Wikidata

Johann Christoph Gottsched (Juditten, 1700eko otsailaren 2a - Leipzig, 1766ko abenduaren 12a) alemaniar filosofo, egile eta kritikaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia eta historia ikasi zituen Königsbergeko Unibertsitatean eta ikasketak amaitu ondoren Leipzigera ihes egin zuen armada prusiarrean izena ematea saihesteko.

"Die Vernünftigen Tadlerinnen" (1725-26) eta "Der Biedermann" (1727) astekarien editorea izan zen, non egin zuen lan kritikoa. Konposizio poetikorako arau zorrotzak ezarri zituen eta klasizismo frantsesaren arauak literatura alemanean aplikatzeari ekin zion. Bere emazte Carolinek lagundu zion Alemaniako antzerkia eraberritzeko ahaleginetan.

1730ean olergikintza irakasle eta 1734an logika eta metafisika irakasle izendatu zuten Leipzigeko Unibertsitatean. Geroago bere kritikak gogorragoak bihurtu ziren eta Friedrich Gottlieb Klopstocken eta Gotthold Ephraim Lessingen lana balotzeari uko egin zion. 1740an Johann Jakob Bodmer eta Johann Jakob Breitinger idazle suitzarrekin gatazkan sartu zen. Biak arau literarioen zurruntasunaren aurka agertu ziren eta irudimen poetikoaren askatasuna proposatu zuten. Azkenik, Gottschedek eztabaida galdu zuen eta bere eraginak behera egin zuen.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lan nagusia "Versuch einer kritischen Dichtkunst für die Deutschen" (1730) izan zen, alemanezko arte poetikoaren lehen tratatu sistematikoa. "Ausführliche Redekunst" (1728) eta "Grundlegung einer deutschen Sprachkunst" (1748) lanak garrantzitsuak izan ziren alemanezko estiloaren garapenean eta hizkuntzaren garbiketan. "Deutsche Schaubühne" (6 liburuki, 1740 – 1745) frantsesaren itzulpenak ditu, baina baita bere eta emaztearen lanak ere. Lan honek errepertorio klasiko bat eman zion Alemaniako antzerkiari. "Nötiger Vorrat zur Geschichte der deutschen dramatischen Dichtkunst" (1757 – 1765) Alemaniako antzezlanen bibliografia da.

Johann Sebastian Bachen bi kantataren testuaren egilea ere izan zen: Laß, Fürstin, laß noch einen Strahl (BWV 198) eta Willkommen! Ihr herrschenden Götter der Erden (BWV Anh. 13)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]