Jon Abril

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jon Abril
Bizitza
Jaiotza Bera1975  (43/44 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Aralar

Jon Abril Olaetxea (Bera, Nafarroa, 1975) kazetaria, bertsolaria, politikaria, idazlea eta dokumentalgilea da.

Kazetari eta kultur dinamizatzaile gisa jardun ondoren, Aralarren politikari hasi zen. Berako alkateordea izan da 2003 eta 2007 urteen artean[1], eta baita 2011 eta 2015 urteen artean ere. 2007-2011 legegintzaldian ere zinegotzi gisa jardun zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aralarreko koordinatzaileordearen kargua hartu zuen 2006ko azaroan Bilboko Euskalduna jauregian ospatu zen "Ezkerraberri" Aralarren III. kongresuan zuzendaritzakide hautatua izan eta gero.

Kazetari gisa hainbat hedabidetan jardun izan da, erredaktore eta kolaboratzaile lanetan, besteren artean, Argian, Egunkarian, Xorroxinen, Nabarran, Euskalerria Irratian eta Bortzirietako Ttipi-Ttapa telebistan. Azken honetan ari zela, 2000ko abuztuaren 17an, Audientzia Nazionalaren kanpoaldean akreditazio gabe grabatzeagatik, ETA erakunde armatuarekin kolaboratzeagatik epaitu zuten.

2002an Mariano Izeta elizondoarraren biografia argitaratu zuen Bidegileak sailean (Eusko Jaurlaritza)

2003an Helloak Txinan liburua argitaratu zuen Txalaparta argitaletxearekin, Asiako herrialdera egindako bidaiaren kronika.

2016. urtean zerbitzari lanera erbesteraturiko emakumeen lekukotasun eta omenaldi den Neskatoak izeneko dokumentala zuzendu zuen.

Nafarroako eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketetako epaile lanetan jardun da 1995etik gaur egun arte.

Euskokultur Fundazioan aholkulari gisa ari izan da, eta 2019ko ekainean, Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusi izendatu zuten[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Â«EB-Aralar koalizioak gehiengo osoak ekiditen lagunduko du»» Argia . Noiz kontsultatua: 2019-06-20 .
  2.   «Jon Abril izango da Elhuyar fundazioaren zuzendari berria» El Diario Vasco 2019-06-20 . Noiz kontsultatua: 2019-06-20 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]