Jon Larrinaga Apraiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jon Larrinaga Apraiz

Logo-EE.png
Euskadiko Ezkerraren Idazkari Nagusia
1991 – 1993
Aurrekoa Kepa Aulestia

Eusko Jaurlaritzaren Hirigintza eta Etxebizitzaren Sailburua
1991 – 1991
Aurrekoa Jose Miguel Martin
Ondorengoa José Antonio Maturana

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia, Plangintza eta Ingurumenaren Sailburua
1991 – 1995
Aurrekoa Maria Karmen Gallastegi
Ondorengoa Francisco Jose Ormazabal

Jaiotza 1948
Gernika-Lumo,  Bizkaia
Alderdi Politikoa Euskadiko Ezkerra (EE)
PSOE
Lanbidea Ekonomialari
Artikulu hau politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jon Larrinaga».

Jon Larrinaga Apraiz (Gernika-Lumo, 1948-) bizkaitar politikari eta ekonomialaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lovainako Unibertsitatean ekonomia ikasi ondoren, Banco Bilbao Vizcayarako lan egin zuen.[1]

ETA politiko-militarra erakundeko militantea izan zen 1968 eta 1970 artean. VI. batzarrean erakundea utzi zuen.[2] 1981ean Euskadiko Partidu Komunistaren kide bilakatu zen. Roberto Lertxundiren gidaritzapean, EPK alderdiaren IV. kongresuan (1981ko urtarrila) Euskadiko Ezkerra erakundean sartu zen. 1986ko Espainiako hauteskunde orokorretan Bizkaiko diputatu hautatu zuten Kepa Aulestia ordezkatuz. 1989an berriro hautatu zuten. 1987an bi hilabetez (urtarriletik martxora), legebiltzarkidea izan zen[3]

1991n Euskadiko Ezkerraren idazkari nagusi hautatu zuten,[4] eta, José Antonio Ardanzaren gobernuetan Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen eta Ekonomia, Plangintza eta Ingurumena sailburu. 2012tik aurrera, Aernova Aeroestructuras enpresan lan egiten du.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]