Jon Pertwee
Jon Pertwee | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | John Devon Roland Pertwee |
Jaiotza | Chelsea, 1919ko uztailaren 7a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Heriotza | Connecticut, 1996ko maiatzaren 20a (76 urte) |
Hobiratze lekua | Putney Vale Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Roland Pertwee |
Ezkontidea(k) | Jean Marsh (1955 - 1960) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal Academy of Dramatic Art 1939) : antzezpen Sherborne School (en) Frensham Heights School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, komediantea, zinema aktorea, antzerki aktorea eta telebista-aktorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Royal Navy |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
|
John Devon Roland Pertwee (Chelsea (Londres), 1919ko uztailaren 7a - Sherman (Connecticut), AEB, 1996ko maiatzaren 20a) Ingalaterrako aktore bat izan zen, Doctor Who telesailean hirugarren doktorea izateagatik ezaguna zena. Worzel Gummidge ere izan zen eta telebistako Whodunnit? lehiaketa aurkeztu zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Roland Pertwee gidoigile eta aktorearen semea zen eta Bill Pertwee aktorearen lehengusua. Haurra zela gurasoak banandu egin ziren eta bakoitzak bikote berria bilatu zuen.
Aktore ikasketak Royal Academy of Dramatic Art (RADA) erakundean egin zituen eta 1939an graduatu zen[1]. Ikasketak egin bitartean zirku batean aritu zen lanean. Moto bat gidatzen zuen eta hortzik gabeko lehoia zeraman sidecarrean. 18 urte zituela BBCk aktore lanetarako kontratatu zuen[2].
Bigarren Mundu Gerran sei urte pasa zituen Royal Navy itsas armadan[3]. Itsasoko Inteligentzia atalean egon zen eta ha Ian Fleming idazlearekin egin zuen lan eta mezuak Winston Churchill lehen ministroari eta Clement Attlee Lorden Ganberako kideari ematen zizkien[4]. 1942an HMS Valkyrie itsasontzian Man uhartean egon zen eta hainbat sketch eta showetan hartu zuen parte. Gerra amaitzean antzerkian aritu zen eta ondoren irratsaio komikoak egin zituen. 1959 eta 1977 artean The Navy Lark BBCko irratsaioan aritu zen Pertwee azpiofizialaren papera betez eta ezaguna egin zen[3].
1970ean Patrick Troughtonen lekukoa hartu eta Doctor Who telesaileko hirugarren Doktorea bihurtu zen[5]. 1974 artean egon zen, aurreko doktoreak baino luzeago. "Planet of the Spiders" (1974) atala izan zuen azkena, eta Tom Bakerrek hartu zuen haren lekua.
1974 eta 1978 artean Whodunnit! telebistako lehiaketako aurkezlea izan zen eta ondoren Worzel Gummidge haurren telesaileko pertsonaia protagonista bihurtu zen. Arrakasta handia izan zuen eta bi denboraldi gehigarri egin zituen Zeelanda Berrian, Worzel Gummidge Down Under izenarekin[3].
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi aldiz ezkondu zen, Jean Marsh aktorearekin (1955–1960) lehenengo eta con Ingeborg Rhoesarekin ondoren (1960- ). Bigarren honekin bi seme izan zituen, Sean eta Dariel. Sean Pertwee ere aktorea da.
77 urte bete eta bi hiletara bihotzekoak emanda hil zen Connecticuten, Estatu Batuetan. Erraustu egin zuten eta Londresko Putney Vale hilerrian hobiratu zuten. Hilkutxaren gainean jostailuzko Worzel Gummidge bat jarri zuten, berak hala eskatuta.
Bi autobiografia idatzi zituen; Moon Boots and Dinner Suits (1984) Doctor Who aurreko oroitzapenak biltzen dituena eta Doctor Who: I Am the Doctor – Jon Pertwee’s Final Memoir (1996), Doctor Who eta ondorengo esperientziak biltzen dituena. 2000. urtean Jon Pertwee: The Biography argitaratu zuen Bernard Balek.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jon Pertwee Sings Songs For Vulgar Boatmen (1962)[6]
- Children's Favourites (1966, Music for Pleasure, MDP 1175)
- Wonderful Children's Songs (1972) - June Whitfieldekin batera
- The Noodle Doodle Man (1976)[7]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1938 | A Yank at Oxford | Paper txikia | Kreditu gabea |
1939 | The Four Just Men | Rally Campaigner | Ktreditu gabea |
1948 | Trouble in the Air | Truelove | |
William Comes to Town | Zirkuko Superintendentea | ||
A Piece of Cake | Mr. Short | ||
1949 | Murder at the Windmill | Sargentu detektibea | Jon Pertwer izenarekin |
Helter Skelter | Headwaiter / Karlos II.a | ||
Dear Mr. Prohack | Plover | ||
Miss Pilgrim's Progress | Perkins postaria | ||
1950 | The Body Said No! | Begiralea | |
1951 | Mister Drake's Duck | Reuben | |
1953 | Will Any Gentleman...? | Charley Sterling | |
1954 | The Gay Dog | Eskalea | |
1955 | A Yank in Ermine | Slowburn Jenks | |
1956 | It's a Wonderful World | Gidaria | Kreditu gabea |
1959 | The Ugly Duckling | Victor Jekyll | |
1960 | Just Joe | Prendergast | |
Not a Hope in Hell | Dan | ||
1961 | Nearly a Nasty Accident | Gen. Birkinshaw | |
1963 | Ladies Who Do | Sidney Tait | |
1964 | Carry On Cleo | Soothsayer | |
1965 | How to Undress in Public Without Undue Embarrassment | Kreditu gabea | |
I've Gotta Horse | Costumier's assistant | ||
You Must Be Joking! | Dendaria (Hare Factoria) | ||
Carry On Cowboy | Albert Earp sheriffa | ||
1966 | Carry On Screaming! | Doctor Fettle | |
A Funny Thing Happened on the Way to the Forum | Crassus | ||
Runaway Railway | Station Master | ||
1969 | Up in the Air | Figworthy | |
Under the Table You Must Go | Bere burua | Dokumentala | |
1970 | I Understand | Laburmetraia, kreditu gabea | |
1971 | The House That Dripped Blood | Paul Henderson | 4. atala, "The Cloak" |
1975 | One of Our Dinosaurs Is Missing | Colonel | |
1977 | Adventures of a Private Eye | Judd Blake | |
No. 1 of the Secret Service | Walter Braithwaite reberendoa | ||
1978 | The Water Babies | Salmon / Kraken | Ahotsa |
Wombling Free | Womble | Ahotsa | |
1982 | The Boys in Blue | Kostaldeko guarda | |
1992 | Carry On Columbus | Duke of Costa Brava | |
1994 | Cloud Cuckoo | Aitona | Laburmetraia |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Telesaila | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1947 | The Wandering Jew | Boemond, Tarentoko printzea | Telefilmea |
Toad of Toad Hall | Epailea | Telefilmea | |
1958 | Ivanhoe | Peter the Peddler | atal bakarra |
1959 | Glencannon | Champagne Charlie | atal bakarra |
1963 | The Dickie Henderson Show | Kreditu gabea | atal bakarra |
1965 | A Slight Case of... | Kreditu gabea | atal bakarra |
Mother Goose | The Squire | Telefilmea | |
1966 | David Nixon's Comedy Bandbox | Gonbidatua | atal bakarra |
1966-1967 | Jackanory | Ipuin kontalaria | 10 atal |
1967 | The Avengers | Brigadier Whitehead | atal bakarra |
Beggar My Neighbour | Major Henley | atal bakarra | |
1970–1974 | Doctor Who | Hirugarren Doktorea | 128 atal |
1974–1978 | Whodunnit? | Aurkezlea | 41 atal |
1975 | The Goodies | Reverend Llewellyn Llewellyn Llewellyn Llewellyn |
atal bakarra |
1977 | Four Against the Desert | Staff | Telefilmea |
1979–1981 | Worzel Gummidge | Worzel Gummidge | 31 atal |
1982 | The Curious Case of Santa Claus | Dr. Merryweather | |
1983–1986 | Superted | Spottyman | Ahotsa; 36 atal |
1983 | Doctor Who | Hirugarren Doktorea | The Five Doctors atala |
1985 | Do You Know the Milkyway? | Dr. Neuross | Telefilmea |
1987–1989 | Worzel Gummidge Down Under | Worzel Gummidge | 22 atal |
1989 | The Further Adventures of SuperTed | Spottyman | Ahotsa; ingelesezko bertisoa; 13 atal |
1991 | Doctor Who: The Troughton Years | Aurkezlea | Bideoa |
1992 | Virtual Murder | Luis Silverado | atal bakarra |
Doctor Who: The Pertwee Years | Aurkezlea | Bideoa | |
1993 | Doctor Who: Dimensions in Time | Hirugarren Doktorea | 2 atal txiki |
The Airzone Solution | Oliver Threthewey | Bideoa | |
1994 | The Zero Imperative | Dr. Jeremiah O'Kane | Bideoa |
Myth Makers Vol. 7: Wendy Padbury | Spottyman | Bideoa | |
1995 | The Young Indiana Jones Chronicles | General Von Kramer | atal bakarra |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Fabrique. «John Pertwee — RADA» www.rada.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
- ↑ «Who's Talking: Jon Pertwee» web.archive.org 2019-07-07 (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Obituary: Jon Pertwee» The Independent 1996-05-20 (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
- ↑ (Ingelesez) Cabell, Craig. (2017-03-17). Operation Big Ben: The Anti-V2 Spitfire Missions. Fonthill Media (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
- ↑ «BBC - Doctor Who Classic Episode Guide - Season 7» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
- ↑ (Ingelesez) Jon Pertwee - Jon Pertwee Sings Songs For Vulgar Boatmen. 1962 (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
- ↑ «1976: Jon Pertwee sings The Noodle Doodle Man | The Spicy Cauldron» web.archive.org 2011-07-25 (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)