Tom Baker

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tom Baker

(2010)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakThomas Stewart Baker
JaiotzaLiverpool1934ko urtarrilaren 20a (90 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k)Lalla Ward (en) Itzuli  (1980 -
Lalla Ward (en) Itzuli  (1980 -  1982)
Hezkuntza
HeziketaRose Bruford College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakaktorea, gidoilaria, komediantea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Washingtongo Unibertsitatea
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada

tombakerofficial.com
IMDB: nm0048982 Allocine: 58316 Rottentomatoes: celebrity/tom_baker_3 Allmovie: p3462 TCM: 8564 TV.com: people/tom-baker-1
Musicbrainz: 89215b92-7284-467b-acce-28d3efe6ce62 Songkick: 464010 Discogs: 327283 Edit the value on Wikidata
Tom Baker dalek baten ondoan.

Thomas Stewart Baker (Liverpool, 1934ko urtarrilaren 20a) Ingalaterrako aktore bat da, Doctor Who telesailean laugarren doktorea izateagatik ezaguna zena, 1974 eta 1981 artean interpretatu zuena[1].

Ondoren Little Britain komediako narratzailea ere izan zen. Tom Bakerren ahotsa Erresuma Batuko laugarren ezagugarriena aurkeratu zuten[2], izan ere telesail askotako narratzailea eta bikoizlea izan baita.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liverpooleko Vauxhall barrutian jaio zen. Ama garbitzailea zuen eta aita arrantzalea, denboraldi luzeak itsasoan egiten zituena. 15 urte zituela apaizgai sartu zen Jersey uhartean, baina sei urte beranduago fedea galdu zuela eta utzi egin zuen[3].

Aktore hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1956an erabaki zuen aktore izan nahi zuela eta 1960. hamarkadaren amaieran profesional bihurtu zen[4]. Antzerkian hasi zen lanean eta 1968an telebistako hainbat saiotan hartu zuen parte. Lehenengo paper garrantzitsua 1971ko Nicholas and Alexandra filmean izan zuen, Rasputin izan zen eta Urrezko Globo Sarietarako izendapena jaso zuen.

Doctor Who[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1974an Jon Pertweeren lekukoa hartu eta Laugarren Doktorea bihurtu zen. The Golden Voyage of Sinbad filmean egindako lana ikusita Barry Letts BBC-ko ekoizleak ez zuen zalantzarik izan Baker aukeratzeko orduan[5]. Tom Bakerren estilo eszentrikoak (bufanda luzea zeraman), pertsonalitateak eta ahotsak arrakasta handiko Doktorea bihurtu zuten eta aro zaharrean telesailak izan zuen ikusle kopuru handienak lortu zituen[6]. Zazpi denboraldi bete zituen Doktorearen paperean, aktore batek paper hori bete duen denbora luzeena da oraindik ere.

Tom Bakerrekin osatu ziren aro zaharrean gogoratzen diren Doctor Whoren atal ezagunenetakoak, "The Ark in Space" (1975), "Genesis of the Daleks" (1975), "The Brain of Morbius" (1976), "The Deadly Assassin" (1976) eta "The Robots of Death" (1977), besteak beste[7]. Doktorerik onena izatearen onespena izan zuen harik eta Sylvester McCoy (1990) eta David Tennant (2006) iritsi ziren arte[8].

Doctor Whoren aro berrian inoiz agertu izan da eta telesailaren inguruan sorturiko irratsaio eta audio dramatan ere bai[9]. Telesailaren 20. urteurrenean agertzeari uko egin zion baina 30. eta 50. urteurrenetan agertuko zen ondoren[10].

Ondorengoak eta Little Britain[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982an Sherlock Holmes izan zen The Hound of the Baskervilles miniseriean[11]. Cluedo jolasaren Britainia Handiko programan Plum irakaslea izan zen eta 1992 eta 1995 artean Geoffrey Hoyt profesorea izan zen Medics telesailean.

2000. urtetik aurrera Tom Bakerren ahotsa bihurtu zen ezinbesteko protagonista, hainbat telesailetan narratzailea izan baitzen, bai eta filmetan bikoizlea ere. Little Britain telesailak ezagun egin zuen arlo honetan.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1961ean Anna Wheatcroftekin ezkondu zen. Bi seme izan zituzten eta 1966an banandu egin ziren.

1980an Lalla Wardekin ezkondu zen, Doctor Who telesailean Romana laguntzailearen papera bete zuenarekin. Honekin 1982an banandu zen. 1986an hirugarrenez ezkondu zen, oraingoan Sue Jerrardekin, Doctor Who telesailean editorearen laguntzailea zenarekin. 2003ko urtarrilean Frantziara joan ziren bizitzera.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1967 The Winter's Tale Paper txikia
1971 Nicholas and Alexandra Rasputin
1972 The Canterbury Tales Jenkin
1973 Cari Genitori Karl
The Vault of Horror Moore
Luther Leon X.a Filmearen bertsio batzutan ez da agertzen
Frankenstein: The True Story Itsas kapitaina
The Golden Voyage of Sinbad Koura
1974 The Mutations' Lynch
1980 The Curse of King Tut's Tomb Hasan
1984 The Passionate Pilgrim Sir Tom Laburmetraia
The Zany Adventures of Robin Hood Sir Guy de Gisbourne
1985 Enemy Mine Narratzailea
1989 The Wolves of Willoughby Chase Narratzailea
1998 Backtime Sarge
2000 Dungeons & Dragons Halvarth
2005 The Magic Roundabout Zeebad Ahotsa, Erresuma Batuko bikoizketan
2006 Global Haywire Narratzailea
2010 The Genie in the Bottle Narratzailea Laburmetraia
2013 Break Glass in Case Of... Monica Ahotsa
Saving Santa Santa Ahotsa, Erresuma Batuko bikoizketan
2019 Wonder Park Boomer Ahotsa, Erresuma Batuko bikoizketan

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Telesaila Pertsonaia Oharrak
1968 Dixon of Dock Green Gizona atal bakarra
Market in Honey Lane Atezaina atal bakarra
George and the Dragon Eramailea atal bakarra
Z-Cars Harry Russell atal bakarra
Dixon of Dock Green Foreman atal bakarra
1969 Thirty-Minute Theatre Corporal Schabe atal bakarra
1970 Softly, Softly Site foreman atal bakarra
1972 Play of the Month Dr. Ahmed el Kabir atal bakarra
1973 Arthur of the Britons Brandreth / Gavron atal bakarra
1974–1981 Doctor Who Laugarren Doktorea 172 atal
1975 Jim'll Fix It Laugarren Doktorea atal bakarra
1976 Piccadilly Circus Mark Ambient
1977 Nouvelles de Henry James
1978 Late Night Story Gonbidatua 4 atala
1979 The Book Tower Aurkezlea 22 atal
1982 The Hound of the Baskervilles Sherlock Holmes
1983 Jemima Shore Investigates Dr. Norman Ziegler atal bakarra
Doctor Who Laugarren Doktorea "The Five Doctors" atala
1984 Remington Steele Anatole Blaylock atal bakarra
1985 Jackanory Storyteller atal bakarra
1986 The Life and Loves of a She-Devil Ferguson abadea atal bakarra
Redwall Friar Hugo ahotsa
Blackadder II]' Redbeard Rum kapitaina atal bakarra
The Kenny Everett Television Show Patient/John Thompson/Blu-Tac/Tom atal bakarra
1990 The Silver Chair Puddleglum
Tales of Aesop Narratzailea
Hyperland] Software agentea
Boom Ko-aurkezlea
1991 Selling Hitler Manfred Fischer 4 atal
1992 Cluedo Professor Plum 6 atal
Screen Two Sir Lionel Sweeting atal bakarra
Doctor Who: The Tom Baker Years Aurkezlea Bideoa
1992–1995 Medics Professor Geoffrey Hoyt 34 atal
1993 Doctor Who Laugarren Doktorea atal bakarra
1994 The Imaginatively Titled Punt & Dennis Show Supermerkatuko aktorea Kameoa
1998 Have I Got News for You Bere burua
2000 This Is Your Life
The Canterbury Tales Simpkin Ahotsa, atal bakarra
Max Bear Max Bear Ahotsa
2000–2001 Randall & Hopkirk Professor Wyvern 10 atal
2001 Fun at the Funeral Parlour Quimby atal bakarra
2003 Swiss Toni Derek Asquith atal bakarra
2DTV Laugarren Doktorea Ahotsa, atal bakarra
Strange Father Bernard atal bakarra
Fort Boyard Captain Baker 20 atal
2003–2005, 2019 Little Britain Narratzailea 21 atal
2004 The Little Reindeer Santa Claus Ahotsa
2004–2005 Monarch of the Glen Donald MacDonald 12 atal
2005, 2007, 2015, 2016 Comic Relief Does Little Britain Narratzailea 5 atal
2006 The Secret Show Robert Baron Ahotsa, atal bakarra
2006–2007 Little Britain Abroad Narratzailea 2 atal
2007 Agatha Christie's Marple Frederick Treves atal bakarra
2007–2008 The Beeps Narratzailea 45 atal
2008 Little Britain USA 6 atal
Have I Got News for You Bere burua
2010 Tom Baker: In Confidence Laurie Taylorrek elkarrizketatua
2013 Doctor Who Museoko kontserbatzailea "The Day of the Doctor" atalean
2016–2017 Star Wars Rebels Bendu Ahotsa
2017 Doctor Who Laugarren Doktorea atal bakarra
2020 The Big Night In Narratzailea Little Britain berezia

Irratia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia
1976 Exploration Earth: The Time Machine Laugarren Doktorea
1992–1993 Lionel Nimrod's Inexplicable World Lionel Nimrod
1994 The Russia House Barley Blair
Lost Empires Nick Ollanton
1995 ' Narratzailea
1998 Garai latzak Josiah Bounderby
1999 Nicholas Nickleby Vincent Crummles
2009 Hornets' Nest Laugarren Doktorea
2010 Demon Quest
2011 Serpent Crest
2015 Sky iragarkiak Bere burua
2019 Little Brexit Narratzailea

Audio dramak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
1976 Doctor Who and the Pescatons Laugarren Doktorea
2009-2011 Doctor Who: The Nest Cottage Chronicles 15 atal
2012–present Doctor Who: The Fourth Doctor Adventures 84 atal
Doctor Who: The Lost Stories 6 atal
2013, 2019 Doctor Who: Special Releases 4 atal
2014–2021 Doctor Who: Philip Hinchcliffe Presents 5 atal
2015 Doctor Who: Novel Adaptations 3 atal
2017, 2022 Doctor Who: Classic Doctors, New Monsters 2 atal
2018 The Diary of River Song atal bakarra
2020 Doctor Who: Time Lord Victorious atal bakarra
2023 The Eighth of March atal bakarra

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «A Life in the Day: Tom Baker | The Sunday Times» web.archive.org 2013-12-05 (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  2. (Ingelesez) Faces of the week. 2006-02-03 (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  3. (Ingelesez) Taylor, Laurie. (2007-05-31). «Alehouse rock: Laurie Taylor interviews Tom Baker» newhumanist.org.uk (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  4. «BFI Screenonline: Baker, Tom (1936-) Biography» www.screenonline.org.uk (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  5. (Ingelesez) «A tribute to 'Doctor Who' legend Barry Letts» Digital Spy 2009-10-14 (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  6. (Ingelesez) Plunkett, John. (2005-03-31). «Fans from 70s keep Doctor's appointment» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  7. (Ingelesez) «Tom Baker on Doctor Who: 'It was so much better than real life'» BBC News 2013-11-04 (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  8. (Ingelesez) David Tennant named 'best Dr Who'. 2006-12-06 (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  9. (Ingelesez) «Tom Baker Returns to Doctor Who after 28 Years! | Once Upon A Geek» Once Upon A Geek | A blog for The Irredeemable Shag ... A place for all things geek, focusing primarily on superheroes & science fiction. 2009-07-16 (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  10. (Ingelesez) «Exclusive: Tom Baker to Appear in 'Doctor Who' 50th Anniversary Special» HuffPost 2013-11-19 (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  11. The Hound of the Baskervilles. British Broadcasting Corporation (BBC) 1982-10-03 (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]