Jonah Lomu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jonah Lomu
Jonah Lomu (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoa Jonah Tali Lomu
Jaiotza Auckland1975eko maiatzaren  12a
Herrialdea  Zeelanda Berria
Heriotza Auckland2015eko azaroaren  18a (40 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna
sindrome nefrotikoa
bihotz-biriketako geldialdia
Hezkuntza
Heziketa Wesley College Itzuli
Irakaslea(k) Jayson Vemoa Itzuli
Jarduerak
Jarduerak hamabosteko errugbilaria
Posizio edo espezialitatea hegalekoa
Pisua 119 kilogramo
Altuera 196 zentimetro
Jasotako sariak
www.jonahlomu.com/

Jonah Tali Lomu (Auckland, 1975eko maiatzaren 12a – Auckland, 2015eko azaroaren 18a) zeelandaberritar errugbi jokalaria da, hegaleko postuan aritzen zena. 1994-2002 bitartean, 63 partida jokatu zituen All Blacks selekzioarekin, eta bereziki 1995eko eta 1999ko Munduko Txapelketetan nabarmendu zen. Kirol horretako lehenbiziko izar handia izan zen.

Jonah Lomu, 2006an

Izar handia bilakatu zen, batez ere bere indar eta ahal ikusgarriarengatik: 119 kiloko pisua zuen, eta 100 metro 10,89 segundoan korritzen zituen.[1] Aurkariengan izua sorrarazten zuen. Berak parte hartzen zuen errugbi partidu guztiek errugbizaleen eta beste jende ugariren ikusmira eragiten zuten.[2][3] 1996tik 1998ra bitartean, haren kirol ibilbidea eten zen, osasun arazoak zirela eta; 2003an arazo haiek larriagotu ziren, eta 2004an giltzurrun transplantea egin zioten. 2005ean itzuli zen jokalekuetara, baina ez zuen lehengo goi-goiko joko maila berreskuratu, eta 2007an behin betiko erretiratu zen errugbi profesionaletik, nahiz eta geroztik ongintzazko partidak jokatzen jarraitu zuen. 2015ean hil zen, ustekabean, 40 urte zituela, eta Londresen egin berri zuen egonaldian dialisi tratamendua jaso ondoren.[4]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Blues[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wellington[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • National Provincial Championship: 2000

Zeelanda Berriko selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jonah Lomu Aldatu lotura Wikidatan