José Javier Esparza

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Javier Espartza» orritik birbideratua)
José Javier Esparza


Nafarroako parlamentari

2019ko ekainaren 19a - 2023ko maiatzaren 27a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuaren X. legealdia
lehendakari

2015eko irailaren 27a -
Yolanda Barcina

Nafarroako parlamentari

2015eko ekainaren 17a - 2019ko ekainaren 18a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko IX. legealdia

Nafarroako parlamentari

2007ko ekainaren 13a - 2011ko maiatzaren 14a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VII. legealdia
mayor of Agoitz (en) Itzuli

1999ko uztailaren 4a - 2007ko ekainaren 16a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Javier Esparza Abaurrea
JaiotzaIruñea1970eko uztailaren 20a (53 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Nafar Herriaren Batasuna
Nafarroak Batzen Du

José Javier Esparza Abaurrea[1] (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1970eko uztailaren 20a)[2] politikaria da, UPN alderdikoa. 2014ko azaroaren 29an, Nafarroa Garairako UPNren zerrendaburu izendatu zuten.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politikari izan aurretik futbolari izan zen. 1995ean hasi zen politikan, Agoitzen, zinegotzi. Herri hartako alkate izan zen 1999 eta 2007 bitartean. Gainera, 2011 arte, Nafarroako Kirol Institutuko zuzendaria izan zen. Gero, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuko Tokiko Administrazio kontseilaria izan zen.[3]

2015eko maiatzean, UPNko buruak zeharka adierazi zuen Agoitzeko udal hauteskundeetan PSN (edo EH Bildu) bozkatu zuela, "UPNrentzat eta Nafarroarentzat onena".[4] Agoitzeko bere alkatetzan, ia bi milioi euroko zorra utzi zion udalari, erabilera urriko eraikuntza handietan gastatuak.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Abizena horrela idaztea, herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Espartza onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «José Javier Esparza Abaurrea», UPN
  3. J. Senar, «Agoitz gaizki utzi du», Berria, 2014-11-30
  4. «Esparza (UPN) acude a votar "contento" con el trabajo realizado» Diario de Navarra (Iruñea) 2015-05-24.
  5. «El Agoitz que dejó Esparza» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).