Jose Agerre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau idazle eta politikariari buruzkoa da;beste esanahietarako, ikus «Agerre».
Jose Agerre
Bizitza
Jaiotza Iruñea1889ko abenduaren  29a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Iruñea1962ko urriaren  19a (72 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta idazlea
Izengoitia(k) Gurbindo eta Zirt
Literaturaren Zubitegiko fitxa 631

Jose Agerre Santesteban (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1889ko abenduaren 29a1962ko urriaren 19a) euskal idazlea eta politikari jeltzalea zen. Kazetari lanetan ehunka artikulu idatzi zituen euskarari buruz Nafarroa Garaiko egunkari gehienetan.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaroa eta heziketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Eulogio Agerre zuen, Aezkoako Arian jaioa, eta euskaldun zaharra zen. Ama Balbina Santesteban zuen, Iruñekoa, eta ez zekien euskaraz. Josek ez zuen euskal hizkuntza gurasoengandik jaso, baizik eta gaztetan Juan Manuel Lertxundi kaputxinoarengandik ikasi zuen.

Ikasketak Iruñeko apaizgaitegian egin zituen, baina apaiz izateko urte bakarra falta zitzaiolarik utzi egin zuen. Hortik aurrera autodidakta izan zen, bere kasa etengabe ikasita, eta etxean liburutegi itzela omen zeukan.

Kazetaria eta politikaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

19151918 artean Diario de Navarran astean behin azaltzen zen «Euzkerazko saila»ren arduraduna izan zen, eta 180 artikulu baino gehiago argitaratu zituen.

1918tik 1919ra Napartarra astekarian zuzendari lanetan aritu zen.

1919an euskaltzain izendatu zuten, baina urte bat geroago karguari utzi behar izan zion, bere orduko lanak Sevillara bizitzera eraman zuelako. Hamaika urte Euskal Herritik at eman ondoren, 1931ean, Iruñera itzuli eta Amayur astekariaren zuzendaria izan zen; eta urtebete geroago, 1932an, Eusko Ikaskuntzaren Nafarroa Garaiko batzorde idazkaria zen.

1935etik 1936ra EAJren Napar Buru Batzarreko lehendakaria izan zen. La Voz de Navarra egunkariaren zuzendaria ere izan zen, harik eta 1936an gerra zibila hasi zen arte. Bere idazlanak "Gurbindo" edo "Zirt" goitizenekin sinatzen zituen.

Joseren anaia gaztea, Anastasi Agerre, ere idazle eta kazetaria izan zen.

Gerra ostean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espetxean denboraldi bat eman eta gero, bere lanbidea galduta, hainbat hizkuntza irakasteari ekin zion, Poliglos izeneko bere akademian. Klandestinitatean EAJko Euskadi Buru Batzarreko lehendakaria izan zen 1957tik 1962ra.

1962an, 72 urte zituelarik, bihotzekoak jota hil zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gerra ondoko olerki-lanak (1949-1962) (2000, Iruñeko Udala)

Olerkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Maitemin-xiria ala nola ur-tantoa, 1949.
  • Omen bat biotzez, 1955.
  • Garizuman, gogartez, 1955.
  • Maita legea, nola?, 1959.

Bertsoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Amets gorria, Euzkadi, (1930, 5606. zk.) 6;
  • Beitez madarikatuak..., Euzko Deya, (1918, 61. zk.) 3;
  • Eskualdunen hilerriak, Gure herria, (1954, 5. zk.) 287-288;
  • Euzkoeri omen Ipar Amerika-ko artzainak, Gure herria, (1954, 2. zk.) 114-116;
  • Gure txokoa beroena..., Euzko Deya, (1919, 68. zk.) 6;
  • Jaso dezagun, Euzko Deya, (1918, 64. zk.) 7;
  • Jaundoni Laurentzi-ren jai-egunean, Gure herria, (1953, 4. zk.) 227-228;
  • Lengo Sanfermiñetak, Txistulari, (1961, 26. zk.) 13;
  • Lur egarriaren arren minak, Karmel, (1956) 45-46;
  • Maite-ikarea, Karmel, (1957, 1. zk.) 7;
  • Miren, Euzkadi, (1929, 5325. zk.) 4;
  • Miren, Laurak bat, (1931, 30. zk.) 10;
  • Orri txuriak..., Euzko Deya, (1919, 70. zk.) 7;
  • Yaun done Mikel'i urte-beilakari Iruñe'n, Txistulari, (1961, 25. zk.) 9.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Juan Ajuriagerra
EBBko presidentea
EAJlogo.svg

1957 - 1962
Ondorengoa
Joseba Rezola, Jesus Solaun eta Ignacio Untzetak osaturiko Zuzendaritza Batzordea