Edukira joan

Jose Maria Agirre Eskisabel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau ekonomialariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agirre».
Jose Maria Agirre Eskisabel
Bizitza
JaiotzaAtaun, 1943
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaPanticosa2009ko abuztuaren 10a (65/66 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: erorikoa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria
Izengoitia(k)Txato Agirre
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Inguma: jose-maria-txato-agirre-eskisabel-1943-2009

Jose Maria Agirre Eskisabel, "Txato" Agirre goitizenez, (1943, Ataun, Gipuzkoa2009ko abuztuaren 10a, Panticosa, Huesca, Aragoi) euskal herritar ekonomialaria zen.

Friburgora joan zen unibertsitatean Ekonomia ikastera eta bertan Ramon Saizarbitoria eta Mikel Lasa idazleekin egin zuen topo[1]. Jose Maria Agirrek Bruselan bizi zen Txillardegirekin idatzizko harremana zuen eta Txillardegik animatu zuen Belgikako Lovainako Unibertsitate Katolikoan Ekonomia ikastera. Bertan lizentziatu eta masterra egin zuen.

1981ean, Eustaten lan egiten hasi zen. 1987tik 1991ra Gipuzkoako Foru Aldundiko ekonomia diputatua izan zen. 1991 eta 1994 bitartean Eustaten lehendakaria izan zen. 1995etik 1999ra Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordea izan zen.

Horrez gain, hainbat urtez Tolosako zinegotzia izan da EAJrekin, Kutxako presidenteordea eta Gipuzko Buru Batzarreko kidea zen.

2009ko abuztuaren 10ean zendu zen[2] Pirinioetan izandako mendi istripu baten ondorioz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]