Jose Morales

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jose Morales
Bizitza
Jaiotza Bilbo, 1960 (58/59 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak itzultzailea

Jose Morales Belda (Bilbo, 1960) euskal itzultzaile bat da, batez ere errusieratik euskarara egin dituen itzulpenengatik ezaguna.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose Morales Belda 1960. urtean jaio zen, Bilbon, familia erdaldun batean. Hemezortzi urte zituenean hasi zen euskara ikasten eta kazetaritzan lizentziatu zen arren, ez da inoiz kazetaritza lanetan aritu. AEKn irakasle lanetan jardun zuen hamar bat urtez, eta garai hartan izan zituen lehen harremanak itzulpengintzarekin, hain zuzen ere, AEKren itzulpen-zerbitzuan lanetan. Harrezkeroztik, buru-belarri sartu zen itzulpengintzaren munduan, eta gaur egun horixe du ogibide, bere konturako itzultzaile gisa.

Berak azaldutakoaren arabera, arrazoi ideologiko eta kulturalak zirela medio hasi zen errusiera ikasten, eta hasieran asmo apalak izan arren, Literatura Unibertsala bildumaren berri izatean murgildu zen errusierazko itzulpenean. Gainera, EIZIE elkarteko lehendakariorde izan da zenbait urtez eta elkarte horretan bertan itzulpen prozesuei buruzko hainbat gogoeta plazaratu ditu.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo lanak Literatura Unibertsala bildumarako egin zituen eta 1997. urtean Euskadi Saria irabazi zuen bilduma bererako egindako itzulpen batekin: Mikhail Jurievitx Lermontoven Gure garaiko heroia (Ibaizabal. Literatura Unibertsala. 1996).

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteak beste, errusiar literatura itzultzeagatik da ezaguna Jose Morales; errusieratik euskarara itzultzen aitzindaria izan zen eta egun hizkuntza horretatik euskarara ekarri diren liburu gehienak berak itzuliak dira. Hemen daude berak errusieratik euskaratutako literatur liburuak:

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]