Josef Kajetán Tyl
Josef Kajetán Tyl | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Josef Kajetán Till | ||
Jaiotza | Kutná Hora, 1808ko otsailaren 4a | ||
Herrialdea | Austriar Inperioa | ||
Heriotza | Pilsen, 1856ko uztailaren 11 (48 urte) | ||
Hobiratze lekua | Saint Nicholas Cemetery (en) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Magdaléna Forchheimová-Skalná (en) (1839ko urtarrilaren 28a - ezezaguna) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Pragako Unibertsitate Karolinoa | ||
Hizkuntzak | txekiera alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | itzultzailea, aktorea, antzerkigilea, poeta, kazetaria, idazlea, politikaria, kanta-idazlea, kritikaria, errealizadorea, dramagilea, antzerki zuzendaria, antzerki aktorea eta antzerki-kritikaria | ||
Lantokia(k) | Hradec Králové | ||
Lan nabarmenak | |||
Izengoitia(k) | Horník, Mírumil Kutnohorský eta Mjurmil Kuttnohorský | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Old Czech Party (en) | ||
Josef Kajetán Tyl (Kutná Hora, Bohemia, Austriar Inperioa, 1808ko otsailaren 4a - Plzeň, 1856ko uztailaren 11) txekiar antzerkigile, idazle eta aktorea izan zen.
Ikasketak amaitu ondoren, antzerki-konpainia bateko kide izan zen. Antzerki taldea desegin ondoren, errejimendu militar baten bulegoetan lan egin zuen, aisialdian antzezlanak idazten zituen bitartean. 1842an Estatuko Antzokian hasi zen lanean, eta bertan zuzendari, antolatzaile eta egile izan zen. 1833tik, gainera, erredaktore izan zen Txekiako egunkarietan.
1848an sartu zen politikan, iraultzen urtean, eta Austriako Parlamentuko kide hautatu zuten. Txekiar nazioaren Independentziaren aldeko borrokagatik, Estatuko Antzokitik bota zuten. Antzerki konpainia ibiltari batean lan egin zuen berriro, baina ez zuen arrakastarik izan eta bere familia pobrezian erori zen.
Txekiar Pizkunde Nazionalaren egile garrantzitsuenetako bat izan zen. Hogei antzezlan eta eleberri eta ipuin idatzi zituen. Txekiako ereserki nazionalaren egilea da.
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Paličova dcera
- Pražský flamendr
- Bankrotář
- Chudý kejklíř
- Jan Hus
- Žižka z Trocnova
- Krvavý soud aneb kutnohorští havíři
- Krvavé křtiny, aneb Drahomíra a její synové
- Strakonický dudák
- Lesní panna aneb cesta do Ameriky
- Tvrdohlavá žena
- Jiříkovo vidění
- Čert na zemi
- Paní Marjánka, matka pluku
- Fidlovačka aneb Žádný hněv a žádná rvačka – Kde domov můj izeneko abestietako bat Txekiar Errepublikako ereserki bihurtu zen 1918an
- Slepý mládenec