Josef von Sternberg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Josef von Sternberg (Viena, 1894ko maiatzaren 29 - Los Angeles, 1969ko abenduaren 22) Ameriketako Estatu Batuetako eta Austriako zinema zuzendaria izan zen.

Familia judutar pobre (von Hollywoodeko ekoizle batek gaineratu zion abizenari) batean Vienan jaio bazen ere, haurtzaroa New Yorken eman zuen, zeren aita, Austria-Hungariako soldadu ohia, horra joan zen bizitza berri baten bila. Gaztetan, zinemako makinak garbitzeko lana eskuratu zuen, eta berehala zinemagintzan murgildu zen. Zuzendutako lehen filma 1925ekoa da, The Salvation Hunters (batzuen ustez lehen amerikar film independientea). Ikusleen artean arrakasta lortu zuen gangster filmei esker, hala nola Underworld eta Thunderbolt

1930ean, Sternberg Alemaniara joan zen eta Der blaue Engel zuzendu zuen ingelesez eta alemanez. Marlene Dietrich izan zuen zuzendariak film horretan. Aktorea bat-batean nazioarteko izarra bihurtu zen film honi esker. Biek elkarrekin lan egin zuten film gehiagotan (Morocco, Dishonored, Shanghai Express, Blonde Venus, The Scarlet Empress, eta The Devil is a Woman


Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]