Josep Lluís Núñez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Josep Lluís Núñez
JosepLluis Nunyez.JPG
Bartzelona Futbol Klubeko presidente

Bizitza
Jaiotza Barakaldo1931ko irailaren 7a (87 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak futbolaria eta enpresaburua
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 

Josep Lluís Núñez (Guriezo, Kantabria, 1931ko irailaren 7a) enpresaburu eta Bartzelona Futbol Klubeko presidente ohia da.

Núñez i Navarro enpresa taldearen jabea da. 1978ko uztailaren 1etik 2000ko uztailaren 23ra Bartzelonako presidentea izan zen. Klubaren historiako agintaldirik luzeena (22 urte) eta arrakastatsuena (176 titulu sail guztien artean) izan zen. Futbol taldeak 7 Liga, 6 Errege Kopa, 5 Espainiako Superkopa, 2 Ligaren Kopa, Europako Kopa bat, 4 Europako Errekopa, 2 Europako Superkopa eta 3 Catalunyako Kopa irabazi zituen[1]. Urte horietan, beste izar askorekin batera, Diego Maradona, Bernd Schuster, Gary Lineker, Michael Laudrup, Jose Maria Bakero, Hristo Stoitchkov, Ronaldo, Romario, Rivaldo eta Luís Figo aritu ziren Bartzelonan. Entrenatzaileen artean Johan Cruyff, Bobby Robson eta Louis van Gaal nabarmendu ziren. 1979an La Masian etorkizun handiko jokalari gazteendako egoitza kokatu zuen.

2011n sei urteko gartzela zigorra ezarri zitzaion eroskeria eta faltsutze delituengatik[2]. Zigor honen aurkako helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Gorenean. Zigorra berresten ez den bitartean gartzela saihestuko du[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]