Bobby Robson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Bobby Robson
Bobby Robson Cropped.jpg
Bizitza
Jaiotza Durham1933ko otsailaren 18a
Herrialdea  Erresuma Batua
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza Durham2009ko uztailaren 31 (76 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (birikako minbizia)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak futbolaria, autobiografialaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Fulham Football Club 1950-1956 152 68
Flag of None.svg West Bromwich Albion Football Club 1956-1962 239 56
Flag of None.svg Ingalaterrako futbol selekzio nazionala 1957-1962 20 4
Flag of None.svg Fulham Football Club 1962-1967 192 9
Flag of None.svg Vancouver Royals 1967-1968 0 0
 
Posizio edo espezialitatea aurrelaria
Jasotako sariak
IMDb nm1071448

Bobby Robson edo Sir Robert William Robson (Sacriston, Durham, 1933ko otsailaren 18a- Durham, 2009ko uztailaren 31) futbolari eta entrenatzaile ingelesa izan zen. Aurrelari moduan jokatu ondoren, arrakasta lortu zuen entrenatzean, hala haren herrialdean nola Europan zehar ere.

Birikako minbiziak jota hil zen.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalari apala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maila apaleko hiru taldetan aritu zen haren ibilbide osoan zehar, Ingalaterran Fulham FC eta West Bromwich Albion taldeetan eta Kanadan Vancouver Royals izenekoan. Guztira 583 partida jokatu zuen bere herrialdean eta 133 gol sartu zituen.

Ingalaterrako futbol selekzio nazionalarekin 1957tik 1962ra 20 partida jokatu zituen, 4 gol sartuz.

Entrenatzaile arrakastatsua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako urteak Ingalaterran eman zituen, haren kluba izandako Fulham taldean eta Ipswick Town FCen, azken honetan denbora luzea egonda eta arrakasta lortuz. Selekzioarekin Munduko Futbol Txapelketan laugarren postua erdietsi zuen 1990ean.

Baina oihartzun are handiagoa lortu zuen bere herrialdetik at, liga txapeldun bihurturik PSV Eindhoven (1991 eta 1992an) eta FC Portorekin (1995 eta 1996an), bai eta 1997an FC Barcelonarekin Espainiako Futbol Errege Kopa irabazi ere.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bobby Robson Aldatu lotura Wikidatan