Josep Piqué

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Josep Piqué
Josep Piqué en 2008.jpg
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua


Seal of the Generalitat of Catalonia.svg
Kataluniako Parlamentuko diputatua


Escudo del Senado de España.svg
Espainiako senataria

Bizitza
Jaiotza Vilanova i la Geltrú1955eko otsailaren 21a (62 urte)
Herrialdea  Katalunia
Familia
Ezkontidea(k) Gloria Lomana
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Lanbidea
Lanbidea diplomazialaria, politikaria, irakaslea eta ekonomialaria
Lantokia(k) Madril eta Bartzelona
Enplegatzailea(k) Bartzelonako Unibertsitatea
Sinesmenak
Alderdi politikoa Kataluniako Alderdi Sozialista Batua
Kataluniako Alderdi Popularra

Josep Piqué i Camps (Vilanova i la Geltrú, Katalunia, 1955eko otsailaren 21a) politikaria da, Espainiako Alderdi Popularrekoa. Ekonomia eta enpresa-zientzietako eta zuzenbideko lizentziaduna da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonako Unibertsitatean eskuratu zuen ekonomiako doktoregoa eta Sari Berezia eman zioten doktorego tesiarengatik. 1986tik 1988ra bitartean, Kataluniako Generalitateko Industriako zuzendari orokorra izan zen. Kargu hura utzi ondoren, administrazioko lanetatik aldenduta eman zituen zenbait urte, eta Ercros enpresako zuzendari izan zen 1992tik 1996ra.

1996an, Jose María Aznar lehendakariaren lehen agintaldian Espainiako Industria eta Energiako ministro izendatu zuten, gobernuko kide independente gisa. Kargu horretan, enpresa publikoen berrantolaketa eta zor publikoa murriztea izan zituen helburu nagusi. Hurrengo agintaldian, Espainiako Kanpo Arazoetako ministro izan zen 2000tik 2002ra, eta Zientzia eta Teknologiakoa 2002tik 2003ra. Bestalde, 2003ko irailetik 2007 uztailera Kataluniako Alderdi Popularreko (PPC) lehendakari izan zen.

Hainbat lan eman ditu argitara, gehienbat Espainiako eta Kataluniako ekonomia politikoaren ingurukoak.

2007ko azaroaren 12an Vueling Airlines airelineako presidente izendatu zuten eta karguan egon zen 2013ko abuztuaren 10ean dimisioa aurkeztu zuen arte[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josep Piqué Aldatu lotura Wikidatan
  1. http://www.elmundo.es/elmundo/2013/08/10/economia/1376127197.html Piqué y otros seis consejeros abandonan Vueling tras la absorción de la aerolínea por IAG El Mundo egunkariko albistea.