Abel Matutes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abel Matutes
Abel Matutes.jpg
Escudo de España (mazonado).svg
Minister of Foreign Affairs and Cooperation of Spain (en) Itzuli

1996ko maiatzaren 6a - 2000ko apirilaren 27a
Carlos Westendorp (en) Itzuli - Josep Piqué
European Parliament logo.svg
Europarlamentaria

1994ko uztailaren 19a - 1996ko maiatzaren 6a
Barrutia: Espainia
Hautetsia: 1994 European Parliament election (en) Itzuli
European Commissioner for Transport (en) Itzuli

1993ko urtarrilaren 6a - 1994ko apirila
Karel Van Miert (en) Itzuli - Marcelino Oreja Agirre
European Commission.svg
European Commissioner for Energy (en) Itzuli

1993ko urtarrilaren 6a - 1994ko apirila
António Cardoso e Cunha (en) Itzuli - Marcelino Oreja Agirre
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1982ko azaroaren 8a - 1986ko urtarrilaren 3a - María Valls Bertrand
Barrutia: Balearic Islands (en) Itzuli
Hautetsia: 1982ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Escudo de Ibiza (ciudad).svg
mayor of Ibiza (en) Itzuli

1970 - 1971
Escudo del Senado de España.svg
Espainiako senataria

Bizitza
Izen osoa Abel Matutes Juan
Jaiotza Eivissa1941eko urriaren 31 (79 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, diplomazialaria, enpresaburua, futbolaria, bankaria eta abokatua
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg RCD Espanyol /
 
Lantokia(k) Estrasburgo
Brusela eta Madril
Jasotako sariak
Kidetza Finantza eta Ekonomia Zientzien Errege Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alianza Popular
Alderdi Popularra
IMDb nm3392720

Abel Matutes Juan (Madril, Espainia, 1941eko urriaren 31) politikaria, abokatua eta enpresaburua da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonako Unibertsitatean lizentziatu zen. 1977ko hauteskunde orokorretan, Alianza Popular alderdiaren senatari hautatu zuten, Eivissako ordezkari gisa, eta, 1979koetan, kargu hura bera eskuratu zuen, baina Coalición Democrática alderdiaren zerrendetan. 1979an, Alianza Popular alderdiaren lehendakariorde hautatu zuten, eta, harrezkero, alderdiko ekonomia-aditu nagusietakoa izan zen.

Fragak 1986an Alianza Popular alderdiaren buruzagitza bertan behera utzi zuenean, bitartekari-lanak egin zituen haren ondorengo izateko hautagaien artean. 1988an, Europako Batasuneko komisario izendatu zuten, Mediterraneoa, Latinoamerika eta Asiarekiko harremanetarako, eta, 1992an, kargu hura utzi, eta Garraio eta Energiako komisario-kargua eskuratu zuen. 1993an, PP alderdiaren zuzendaritzako kide gisa berretsi zuten. 1994an, Europako Batzordean zuen kargua utzita, Europako Legebiltzarrerako hautagai aurkeztu zen, eta kargua lortu zuen. PPko formazio politikoko Zuzendaritza Batzorde Nazionaleko kide izendatu zuten. 1996an, Atzerri Arazoetako ministro izendatu zuen Aznar presidenteak, baina 1999ko hauteskundeen ondoren utzi zuen kargu hura.

Gaur egun, Grupo Matutesen zuzendari da, eta Fiesta Hotel Group multinazionalaren eta Eivissa eta Formentera lotzen dituen ferryen jabea.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abel Matutes Aldatu lotura Wikidatan