José Ametzola
José Ametzola | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | José de Amézola y Aspizúa | ||
Jaiotza | Urkabustaiz, 1874ko urtarrilaren 9a | ||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||
Heriotza | Cercedilla, 1922 (47/48 urte) | ||
Familia | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta pilotaria | ||
Parte-hartzailea
| |||
Lantokia(k) | Madril | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Alderdi Liberal-Kontserbadorea |
José Ametzola Aspizua, (Izarra, Urkabustaiz, 1874ko urtarrilaren 9a – Cercedilla, 1922), ezagunagoa Ametzola abizen soilez, 1900eko Udako Olinpiadetan parte hartu eta Francisco Villotarekin batera urrezko-domina irabazi zuen pilotaria izan zen. Partida bakarra jokatu zuten Etxegarai eta Maurice Durquettyren aurka.[1][2]
Bilbotarra, Olinpiar Jokoetan domina bat irabazi zuen Euskal Herriko lehenengo kirolaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita José Ametzola Viriga zuen. Hau, Etxebarriko semea, non oraindik Ametzola jauregia zutik dirauen, Hullera Vasco-Leonesa enpresaren sortzailea izan zen. Beste enpresa batzuk ere sortu zituen, batez ere, meatzaritza-enpresak. Josek beste bost anai-arrebak izan zituen, tartean Baltasar Ametzola, guztiek politikari ekin ziotenak.
Nahiz eta Izarran (Urkabustaiz) jaioa izan, Bilbon bizi zen eta aitaren partetik dirutza jarauntsi zuen. Gaztetan puntista amateurra, eta gero Banco de Bilbaoren batzordekide eta antzerki eta zezenketa-enpresaburua ere izan zen.
José Bizkaiko Partido Liberal-Conservador buruzagi nagusienetariko bat izan zen, 1914an Durangoko diputatua izandakoa. Hauteskundearen emaitzak ez ziren Esteban Bilbao karlistak onartuak. Hori zela eta, zenbait liskar izan ziren Ametzolaren jarraitzaile eta erreketeen artean. Hauek kontserbadore batzuk zauritzeagatik atxilotuak izan ziren eta hautaketa aurka egitekotan izan zen Bizkaiko Hauteskunde Batzordeak. Hala ere, honek Ametzola berretsi eta 1916 arte izan zen Madrilen. 1920an Alfontso XIII.a Espainiakoak aitoren seme (gaztelaniaz: gentilhombre) izendatu zuen, monarkia babesteagatik.
Ametzola gazte hil zen, tuberkulosiak jota, Madrilgo Cercedillako erietxean, 1922an —48 urte zituen—, Teresa Garai alargun utzita. Bi seme-alaba izan zituzten: Jose eta Soledad. Emaztearen familiaren panteoian lurperatuta dago, Artziniegako hilerrian.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Aiaraldea. (2016-08-14). «Joko olinpikoetan lehenengo domina lortu zuen euskalduna, Artziniegan ehortzita - Artziniega» Aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-26).
- ↑ Aiaraldea. (2022-06-26). «Jose de Amezola eta Euskal Herriko lehen urre olinpikoaren historia bitxia» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-06-26).
- ↑ «Lehenengo domina olinpikoa» Berria 2024-02-24 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Amezolari buruzko artikulua Olimpismo2007 blogean.