Juan Bautista Erro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau arkeologo eta politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Erro».
Juan Bautista Erro
Erro-magues.jpg
Bizitza
Jaiotza Andoain1773ko uztailaren 12a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Baiona1854ko urtarrilaren 5a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak arkeologoa eta idazlea

Juan Bautista Erro Azpirotz (Andoain, 1773ko uztailaren 12aBaiona, 1854ko urtarrilaren 5a) euskal herritar arkeologo, politikari eta euskaltzalea izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bergarako Errege Mintegian egin zituen ikasketak. Matematikak eta margolaritza ikasi ondoren, Sorian eta Almadénen meategietan lan egin zuen. Bertan arkeologiari ekin zion eta baita politikari ere, administraziorako lan egiten.

Independentzia Gerra garaian Mantxako Batzarreko intendentea izan zen, eta Fernando VII.a Espainiakoa itzuli zenean, Madril eta Bartzelonakoa (1820). Frantziara ihes egin ondoren San Luisen Ehun Mila Semeekin itzuli zen eta Finantzetako ministro lehenbizi eta Estatuko kontseilari izendatu zuten ondoren. Politikaren gorabeherak zirela eta, behin baino gehiagotan erbesteratu behar izan zuen (Valladolid, 1825; Sevilla, 1830)[2].

Liberalek boterea lortu zutenean Sanlucar de Barramedatik Londresera ihes egin zuen non Don Karlos ezagutu zuen. Lehen Gerra Karlistan, 1836. urtean Espainiaratu eta Finantza buru jarri zuten sail hori zuzentzearren[3]. Bergarako besarkadaren ondoren Bourgesen eta Montpellierren erbesteratu zen. Baionan bizitzeko baimena lortu ondoren bertan hil zen.

Pablo Pedro Astarloa eta Juan Antonio Iza-Zamakolak hasitako lanak jarraitu eta hauek hiltzean bere eskuizkribuak eman zizkioten. Alfabeto de la lengua primitiva de España bere liburuan euskoiberismoaren alde egin zuen, kritika asko jasoz, Hala ere ingeles eta frantsesera itzuli zuten. Kritikak erantzuteko 1807an Observaciones filosóficas en favor del Alfabeto primitivo liburua argitaratu zuen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alfabeto de la lengua primitiva de España y explicación de sus más antiguos monumentos de inscripciones y medallas (Madril, 1806)
  • Observaciones filosóficas en favor del alfabeto primitivo (Iruñea, 1807)
  • El mundo primitivo o Examen filosófico de la antigüedad y cultura de la nación bascongada (Madril, 1815)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]