Juan Garzia
Juan Garzia | |
---|---|
![]() | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Legazpi, 1955eko otsailaren 8a (64 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Familia | |
Anai-arrebak |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak |
gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta itzultzailea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 69 |
Hamlet (Shakespeare) | |
---|---|
260px | |
Audioa | |
Juan Garzia itzultzailea Shakespeareren "Hamlet" obrako pasartea irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2012 |
Bilduma | Urrezko Biblioteka |
ISBN | 978-84-9027-006-6 |
Itzultzailea | Juan Garzia |
Ostegun izan zen gizona (Maupassant) | |
---|---|
260px | |
Audioa | |
Juan Garzia itzultzailea Gilbert Keith Chestertonen "Ostegun izan zen gizona" liburuko pasarte bat irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 1997 |
Bilduma | Literatura Unibertsala |
Itzultzailea | Juan Garzia |
Juan Garzia Garmendia[1] (Legazpi, Gipuzkoa, 1955eko otsailaren 8a) euskal idazlea, euskalaria eta itzultzailea da. Filologia ikasi ondoren, irakasle aritu da urte askoan. Gaur egun, EHUko Euskara Zerbitzuan lan egiten du, eta lanpostu horretatik Zientzia Irakurle Ororentzat (ZIO) bilduma zuzendu du. Anaia du Joxerra Garzia idazle eta irakaslea.
Itzulpengintzako Euskadi Saria eman diote bi aldiz: 1999an, Jorge Luis Borgesen Ipuin hautatuak liburuagatik, eta 2015ean, William Shakespeareren Sonetoak disko-liburuagatik.
2013an Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen.[2]
Eduki-taula
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Filologia ikasketak egin zituen Donostian eta Bartzelonan. Geroztik, irakasle jardun du hainbat urtez eta literatura itzulpen ugari egina da. Melville, Borges, Chesterton, Shakespeare, Primo Levi, Schwob, Beckett eta Rulforen obrak euskaratu ditu, besteak beste. 1999an, literatura itzulpen onenaren Euskadi saria irabazi zuen Jorge Luis Borgesen Ipuin hautatuak lanarekin. Bereak dira ere Akaso (1987) ipuin bilduma eta Itzalen itzal (1993) eta Fadoa Coimbran (1995) narrazio-lanak. Haur eta gazte literaturan Antonio Maria Labaien saria eskuratu zuen 1994an, Sudur puntan mundua lanagatik. Herri Ardularitzaren Euskal Erakundearen (IVAP) Institutuan itzulpengintza-irakasle jardun zuen denboraldi batez eta Joskera lantegi liburua argitaratu zuen 1997an, euskararen sintaxia hizpide zuela. Urte horretan bertan Txirritaren baratzea Norteko trenbidetik saiakera argitaratu zuen.
Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Akaso (1987, Erein)
- Gabonak Gubbio-n (1992, Kutxa Fundazioa)
- Itzalen itzal (1993, Alberdania)
- Pernixio (1996, Erein)
Nobela[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Fadoa Coimbran (1995, Alberdania)
Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Txirritaren baratzea Norteko trenbidetik (1997, Alberdania)
- Joskera lantegi (1997, IVAP)
Haur eta gazte literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sudur puntan mundua (1995, Alberdania)
Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uda-gau bateko ametsa; William Shakespeare (2014, EIZIE; 2017, Booktegi) testua on-line
- Sonetoak: Zeru horren infernuak; William Shakespeare (2014, Aztarna)
- Formen matxinada; Jorge Wagensberg (2007, EHU)
- Hamlet; William Shakespeare (2002, Ibaizabal; 2012, Elkar; 2016, eLiburutegia) testua on-line
- Pedro Paramo; Juan Rulfo (2001, Ibaizabal, 2017, El gallo de oro)
- Bizi alegiazkoak; Marcel Schwob (2002, Ibaizabal; 2016, eLiburutegia) testua on-line
- Godoten esperoan; Samuel Beckett (2001, Alberdania)
- Aspernen paperak; Henry James (2000, Igela)
- Ipuin hautatuak; Jorge Luis Borges (1998, Ibaizabal)
- Sistema periodikoa; Primo Levi (1998, Alberdania)
- Ostegun izan zen gizona; G.K. Chesterton (1997, Ibaizabal; 2016, eLiburutegia) testua on-line
- Soneto hautatuak ; William Shakespeare (1995, Alberdania)
- Bartleby izkribatzailea; Herman Melville (1991, 2016 Erein)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Abizena Garzia idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Gartzia onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Euskaltzaindiak hamalau euskaltzain urgazle izendatu ditu» Berria 2013-02-25.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- «Juan Garzia», Literaturaren Zubitegia.
- «Juan Garzia» Nor da Nor eukal itzulpengintzaren datu-basean.
- Juan Garziari elkarrizketa Argia aldizkarian
- Juan Garziari elkarrizketa Volgako Batelariak blogean
- Juan Garzia Hamlet liburuaren berrargitalpenaren aurkezpenean