Juan Zaragueta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Zaragueta

(1910)
katedradun

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Zaragüeta y Bengoechea
JaiotzaOrio1883ko urtarrilaren 26a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1974ko abenduaren 22a (91 urte)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Leopoldo Eulogio Palacios (en) Itzuli
Raimon Pannikar
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, pedagogoa eta apaiz katolikoa
Enplegatzailea(k)Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Instituto-Escuela
Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia
Jasotako sariak
KidetzaZientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia
Eusko Ikaskuntza
Académie des sciences morales et politiques
spanish association for the progress of sciences (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Juan Zaragueta Bengoetxea (Orio, Gipuzkoa, 1883ko urtarrilaren 26a - Donostia, Gipuzkoa, 1974ko abenduaren 22a) Euskal Herriko filosofo, idazle eta pedagogoa izan zen.

Neoeskolastika izeneko korrontearen baitan kokatzen da bere pentsamendua.

Eusko Ikaskuntza elkartearen kide sortzailea izan zen. Frankismo garaian katedradun kargua bete zuen Madrilgo Unibertsitate Nagusian, besteak beste. Erregimenak emandako sariak ere irabazi zituen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko apaizgaitegian egin zituen apaiz-ikasketak, Zaragozako apaizgaitegian teologiakoak eta Zaragozan bertan eta Valladoliden zuzenbidekoak. Apaiztu ondoren, filosofia ikasketak egin zituen Lovainan, 1906-1909. urteetan, eta bertan egin zen doktore.

Irakasletzarako Goi Eskolako erlijio eta moral gaietako irakasle izan zen 1917-1923 bitarteko urteetan, Madrilgo Unibertsitateko Filosofia eta Letretako fakultateko pedagogia saileko katedraduna 1923-1947. urteetan eta unibertsitate bereko filosofia saileko psikologia arrazionaleko katedraduna 1947. urtetik 1953. urtea arte.

Bere azken urteak Donostian bizi zituen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira bere obra nagusiak:

  • Introducción general a la filosofía (1909)
  • El problema del alma ante la Psicología (1910)
  • Teoría psico-genética de la voluntad (1914)
  • Contribución del lenguaje a la filosofía de los valores (1920)
  • El cardenal Mercier: Su vida y su orientación doctrinal (1927)
  • El concepto católico de la vida según el cardenal Mercier (bi liburuki, 1930)
  • El Cristianismo como doctrina de vida (1939)
  • La intuición de la filosofía de Henri Bergson (1941)
  • Pedagogía fundamental (1943)
  • El lenguaje y la Filosofía (1945)
  • Filosofía y vida (egilearen obra nagusia, 1950-1954)
  • Problema del bien común (1956) eta
  • Los veinte temas que he cultivado en los cincuenta años de mi labor filosófica (1958).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]