Julen Goia
| Julen Goia | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Idiazabal, 1991ko abenduaren 12a (33 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | hamabosteko errugbilaria eta zazpiko errugbi jokalaria |
| Posizio edo espezialitatea | hegalekoa |
| Pisua | 92 kilogramo |
| Altuera | 183 zentimetro |
Julen Goia Iriberri (Idiazabal, 1991ko abenduaren 12a) gipuzkoar errugbilaria da, hegaleko eta atzelari postuetan aritzen dena. Bere azken kluba Ordiziako izan zen, eta bertan jokatu zuen 2016tik 2025era. Espainiako selekzioetan eta 7ko errugbiko.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errugbian baino lehenago esku-pilotan, futbolean eta atletismoan aritu zen. Izan ere, Euskadiko txapelduna izan zen 60 metroko lasterketan.[1] Baina Oier anaia entrenatzen ikusten zuen, eta horixe gustatu. Ordiziaren errugbi eskolan hasirik, 17 urterekin lehenengo taldera iritsi zen. Ordiziaren hamabostekoan lekua lortu zuen, klubaren garairik hoberenetako batean: bi aldiz Espainiako errugbi ligako bigarren, eta 2012ko Espainiako errege kopako txapeldun.[2]
2012an, Biarritz Olympiquek kontratatu zuen 23 urtez azpiko talderako.[3] Hurrengo urtean Pro 14an debutatu bazuen ere, ez zuen lortu aurrera egitea Frantziako goi mailako errugbian. Ondoren, denboraldi bat egin zuen SA Mauléonen, eta 2016an Ordiziara itzuli zen.[4][5]
2013ko Munduko Kopan parte hartu zuen zazpiko errugbiko Espainiako selekzioarekin, eta baita World Seriesetan ere.[5] Hamabosteko errugbiko selekzioarekin, berriz, 2013ko otsailaren 23an egin debuta, Errumaniaren kontra.[6]
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ordizia Rugby Elkartea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako errugbi liga
- bigarrena: 2011, 2012, 2022
- Espainiako errege kopa
- irabazlea: 2012
Espainiako selekzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Europako Nazioen Errugbi Kopa
- bigarrena: 2019, 2020
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Julen Goia. Euskal kirolari, euskadi.eus (kontsulta data: 2022-5-15).
- ↑ Elorza, M.C.. Julen Goia, campeón con el Ampo Ordizia. Diario Vasco, 2012ko maiatzak 30, diariovasco.com (kontsulta data: 2022-12-15).
- ↑ Julen Goia eta Mikel Mungia Biarritz Olympique Espoirsera doaz. Goierriko Hitza, 2012ko uztailak 11, goierri.hitza.eus (kontsulta data: 2022-12-26).
- ↑ «Oso berezia izango da zelaira elkarrekin salto egiteko momentu hori». Goierriko Hitza, 2016/07/02, goierri.hitza.eus (kontsulta data: 2022-5-15).
- ↑ a b Vera, Jose Antonio. El rugido del Goierri. Revista H, 2018/11/14, revistah.org (kontsulta data: 2022-12-26).
- ↑ Spain (3) 15 - 25 (19) Romania (FT). en.espn.co.uk (kontsulta data: 2022-12-26).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Julen Goia Iriberri, en.espn.co.uk